ARABAKO MERKATARITZA SEKTOREKO JARDUERA SUSTATZEKO LAGUNTZAK 2025
19 otsaila, 2025
Arabako Foru Aldundiaren laguntza honen helburua da Arabako merkataritza-sektoreari laguntzea, 2025eko ekitaldian Arabako merkataritza-sektorean jarduera sustatzeak dakartzan gastuei aurre egiteko, hurbileko merkataritzaren lehiakortasuna areagotze aldera.
Erakunde Onuradunak
Langile autonomoak. Gehienez 8 langile.
Sozietate zibilak edo ondasun-erkidegoak. Gehienez 9 pertsona autonomo.
Merkataritza-sozietateak. Enpresan gehienez 9 langilek parte hartzea.
Aurreko guztiek honako baldintza hauek bete behar dituzte:
Araban kokatutako saltoki baxu komertzialeko salmenta-puntu finko eta fisiko bat, gutxienez.
Hornidura-merkatu eta merkataritza-galeria pribatuetan integratutako establezimenduak barne.
Egoitza soziala eta fiskala Araban.
Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzea.
Onartutako EJZ hauetakobatean alta emanda egon behar dute.
Diruz lagun daitezkeen gastuak
2024/11/01 – 2025/10/31 bitartean egindako inbertsioak diruz lagunduko dira:
Dinamizazio ekitaldiak edo ekintzak egitea:
Salmenta zuzenak sustatzeko, kontsumitzaileak fidelizatzeko eta erakartzeko sustapen-ekitaldiak, saltoki txikien abantailei balioa emateko. Ekitaldiak lokalean bertan edo inguruetan egin behar dira, altzariak alokatzea edo hirugarrenak azpikontratatzea barne.
Digitalizazioa eta teknologia berrien erabilera:
Merkataritzarako aplikazio digitalak: soluzio eta aparatu digitalen instalazioa (erakusleiho birtualak, sentsoreak, eskanerrak, mikrofonoak); marketineko tresna digitalen aplikazioa; SEO posizionamendua; sare sozialen dinamizazioa…
Big data edo datu-prozesamendua, hala nola sare sozialetako mezuak, mugikorreko seinaleak, emailak, inkesta-datuak, etab.
Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKTak) erabiltzea, sare sozialen, webguneen eta merkataritzara bideratutako mapa komertzial geoposizionatuen erabilera trinkoagoa errazteko.
Eskala txikiko proba pilotu teknologikoak, sektorearen eta kontsumitzaileen eskaerei erantzuteko.
Online merkataritza garatzea, eskuragarri dauden salmenta-plataformen bidez, eta mantentzea.
Aplikazio mugikorrak garatzea eta mantentzea, eta txikizkako merkataritza hedatzea aplikazio horien bidez.
Bezeroen arreta, harremana eta ezagutza hobetzea, baita haien fidelizazioa ere, teknologia berriak eta analitika aurreratuko teknikak erabiliz.
Web-ingurunea berriz diseinatzea, bezeroen erosketa-esperientzia hobetzeko.
Merkataritzari erantsitako zerbitzuak egitearekin lotutakoak:
Sektorearentzako interes komuneko lankidetza-zerbitzuak garatzea eta kontratatzea, eskala-ekonomiak, negoziazio onuragarriak eta abar sortzen dituzten proiektuak egiteko.
Gizarte eta ingurumen-kontsumo iraunkorra sustatzera bideratutako jarduerak, bai eta kontsumo arduratsua, kontzientea eta hurbiltasunekoa sustatzera ere, tokiko produktuaren aldeko apustua sendotzeko.
Establezimenduaren eta/edo produktuen publizitatearekin eta sustapenarekin lotutakoak:
Salmenta zuzenak sustatzea, kontsumitzaileak fidelizatzea eta erakartzea helburu duten publizitate- eta/edo komunikazio-kanpainak, saltoki txikien abantailei balioa emateko.
Merkataritza-sustapena eta merkataritza-jarduerari lotutako zerbitzuen sustapena, lehiaketak, zozketak edo antzekoak erabiliz. Sarien zenbatekoak ez dira inola ere diruz lagunduko.
Publizitatea eta balizko bezeroek erabiltzen dituzten hainbat kanal edo euskarri digitaletan egotea, trafikoa handitzen eta bezeroak leialtzen laguntzeko.
* Mota desberdinetako inbertsioak aurkeztuz gero, eskaera bat inbertsio bakoitzeko.
*EZ dira diruz lagunduko BEZa eta gainerako zeharkako zergak.
Dirulaguntzen zenbatekoa eta bateragarritasuna
Zenbatekoa:
Laguntza jasotzeko eskubidea izateko diruz lagundu daitezkeen gastuen gutxieneko zenbatekoa 400€ da.
Diruz lagundu daitezkeen gastuen laguntzaren ehunekoa% 50 eta % 70 artekoa izango da.
Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 3.000€-koa izango da onuradun bakoitzeko.
Bateragarritasuna:
Bateragarriak izango dira beste laguntza batzuekin, bai maila globalean, bai jarduera bakoitzaren mailan, betiere laguntzen baturak ez badu gainditzen diruz lagundutako jardueraren kostua.
Eskabidea aurkeztu ondoren laguntzaren bat lortzen bada, lehenbailehen jakinarazi beharko da.
Aurreko laguntzaren bat jaso edo eskatu bada, eskabidean jasoko da.
Dokumentazioa
Eskaera egiterakoan:
Eskabide-formularioa egoitza elektronikoan
Merkataritza-jardueraren eta egindako edo egin beharreko jardueren memoria:
Sektorea, antzinatasuna, kokapena, enplegatuak, inbertsioaren beharra eta aurreikus daitezkeen ondorioak, eskatzailearen lehiakortasuna hobetzeari dagokionez.
Aurrekontuak eta/edo fakturak.
Laguntza-eskaera aurkeztu aurreko urteko batez besteko plantillaren ziurtagiria (Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra).
Kontratatutako langilerik izan ez bada: enpresaburu gisa inskribatuta ez egotearen txostena edo kotizazio-kontuaren kodearen egoeraren txostena. Eskatutako jardueretarako beste diru-sarrera batzuk lortu eta/edo eskatu diren, diru-sarreren edo eskaeraren justifikazioa.
Justifikazioa egiterakoan (2025/11/04ko 14:00etan amaitzen da)