Arabako Irudi Pertsonalaren sektoreko 26 establezimendu batu dira 360º-ko Tour Birtualera

 

AENKOMERek, Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariek, EUSKOMERekin, Merkataritzako Euskal Konfederazioarekin eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailarekin lankidetzan, sektorearen errealitatea ezagutzera emateko, balioan jartzeko eta mundu digitalean sartzeko lehen urratsak emateko hainbat jarduera egin ditugu 2018an, amaitutako Irudi Pertsonalaren sektorearen premien azterketan identifikatutako lan-ildoen barruan. Horregatik, Arabako Irudi Pertsonalaren sektoreko 26 establezimendutan 360º Tour Birtuala ezarri dugu.

360º-ko Tour Birtualeko programa hau ezartzearen helburua bilatzaileetan online posizionamendua hobetzen laguntzea da, baita sarean bezero potentzialei eskain dakizkiekeen produktuak edo zerbitzuaren aukerak erakustea ere:

  • Bilaketa gehiago Googlen: negozioaren posizionamendua hobetzea Googleren orri nagusian
  • Interakzio gehiago 360º bisita birtualarekin: Google Maps-en presentzia sustatzea Google Street Viewren teknologiarekin, 360º-ko ibilbide birtual bati esker.
  • Partekatzeko erraza: 360º-ko Bisita Birtuala oso erraz parteka daiteke edozein web orritan eta sare sozialetan.
  • Responsive% 100: bisita birtuala edozein gailutara egokitzen da kostu gehigarririk gabe.