Arabako Gozogileen Elkartearen Gabonetako galleta eta mazapanen errezeta
AENKOMERek (Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariak) eta Arabako Gozogileen Elkarteak, Gabonetako mazapanak eta galletak egiteko tailerra antolatu zuten 2019ko abenduaren 18an, haurrei zuzenduta, Abastos Merkatuaren aurrean dagoen Gabonetako Azokan (Jesus Guridi kalea, 1).
OSAGAIAK
- Kilo bat almendra hauts
- 1 kilo azukre glas
- 100 gramo glukosa
- 200 gramo patata pure
PRESTAKUNTZA
- Oratu osagai guztiak masa homogeneo bat lortu arte, itsasgarria baina eskuei itsasten ez zaiena. Egin zilindro bat eta moztu zati txikitan, 15 gramo ingurukoak iruditxoak egiteko. Iruditxoak gustura moldatu, arrautzarekin margotu.
- Egosi labean, bakarrik goiko zatia, 180º-ra, 3 minutuz.
- Laberatu ondoren, berriz margotu arrautzarekin.
OSAGAIAK
- 150 gramo gurin
- 300 gramo azukre glas
- 9 gorringo
- 125 ml esne
- 900 gramo irin ahul
PRESTAKUNTZA
- Oratu eta luzatu nahasketa, gehienez 7 milimetroko lodierarekin. Piezetan moztu eta forma eman, molde bat ere erabil daiteke.
- Egosi labean goiko eta beheko aldearekin 15-20 minutuz 180º-200 gradutan.