ARABAKO FORU ALDUNDIAREN LAGUNTZA DIGITALIZAZIOARI ARABAN 2020
Arabako Foru Aldundiaren helburua da Arabako enpresen digitalizazioa bultzatzea eta, horrela, Arabako produkzio-sarearen lehiakortasuna hobetzea.
Merkataritza-jarduera duten pertsona fisiko edo juridikoak, baldintza hauek betetzen dituztenak:
- 50 langile baino gutxiago.
- Urteko negozio-bolumena edo balantze orokorra 10 milioi eurotik gorakoa ez izatea.
- Arestian azaldutako baldintzaren bat betetzen ez duten enpresak % 25 baino gehiago lotuta edo partaidetuta ez egotea.
- Enpresak alta emanda egon beharko du Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan, eta merkataritza-jarduera izan beharko du eskabidearen xede den lokalean, gutxienez dirulaguntza eskatzen den unetik.
- Enpresaren jarduera nagusiak Jarduera Ekonomikoen gaineko zergaren talde eta/edo epigrafe hauetakoren batean sartuta egon beharko du:
- 671, 672 eta 673: Jatetxe, kafetegi, eta tabernetako elikadura-zerbitzua.
- 676: Txokolategietan, izozkitegietan eta hortxategietan elikadura zerbitzua.
- 677.9: Jatetxe-arloko beste elikadura-zerbitzu batzuk.
- 681, 682, 683 eta 684: Ostatu-zerbitzuak hotel, motel, ostatu, ostatu-etxe eta apartamentuetan.
- Negozio-lokalak leku hauetan egon beharko du:
- Vitoria-Gasteizko udalerriaren mugen barruan, erakunde txikiak barne, industrialdeak alde batera utzita. Ez da beharrezkoa izango pertsona edo enpresa eskatzaileak Gasteizko udalerrian helbideratuta egotea.
- Lurraren sestra-mailan, erakusleihoa izatea eta jendearentzat irekita egotea. Hornidura-merkatuetan edo merkataritza-gune eta -galeria pribatuetan integratutako establezimenduak ere sartu ahal izango dira. Gasolindegietan kokatutako establezimenduak ez dira finantzatuko.
- Enpresa eskatzailea ezin izango da laguntza-lerro honen onuradun izan, lokal berean 2019ko deialdian onuradun izan bazen.
- ETE-ak. 250 pertsona baino gutxiago eta 50 milioi baino gutxiagoko negozio-bolumena.
- Autonomoak
- Baldintza hauek bete behar dituzte:
- Araban dagoen jarduera-zentro bat, gutxienez.
- Zerga-egoitza Araban izatea.
- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
- Hobekuntza digitaleko jarduerak: zibersegurtasuna, telelana, monitorizazioa, adimen artifiziala…
- Kanpoko gastuak:
- Ibilgetua eskuratzea
- Lehen aldiz erabiltzen
- Enpresan gutxienez bost urtez egotea
- Hirugarrenei alokatuta ez egotea
- Enpresan bertan eginak ez izatea
- Langileen prestakuntza
- Gehienezko muga: 5.000 €
- 100 ordu baino gutxiago
- Ibilgetua eskuratzea
- Barne-gastuak:
- Langile kualifikatuak kontratatzea egin beharreko digitalizazio-jardueretan.
- Alderdien artean lotura dagoen kasuetan.
- Smartphoneak, tabletak edo egunero erabiltzen diren ekipo informatikoak.
- Legez edo arauz aginduta egindako gastuak edo inbertsioak.
- Web orri estandarrak eta bilatzaileetako posizionamendua.
- Materialak, baita prototipoak garatzeko direnean ere.
- Bidaiak, hotelak, otorduak, telefonoa, kilometroak, taxia edo ibilgailua alokatzea.
- Aholkularitza, softwarea, zerbitzariak…
- Dirulaguntza gastu-motaren arabera emango da, honako ehuneko hauen arabera:
- Kanpoko gastuak: % 20
- Ibilgetua eskuratzea: % 10
- Langileen barne-gastuak: % 20
- Álava Innova 2020 dirulaguntza eskaera aurkeztu bada, barneko eta kanpoko gastuen ehunekoa % 30ekoa izango da.
- Dirulaguntzaren gehieneko muga:
- Barneko eta kanpoko gastuak: 15.000 €
- Ibilgetua erostea: 10.000 €
- Gutxienez 1.500 euroko dirulaguntza egon behar da.
- Epea 2020ko azaroaren 30ean amaituko da, 14: 00etan.
- Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dira Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan.
* Sartzeko, ziurtagiri digital bat behar da, eta eska daiteke:
https://egoitza.araba.eus/eu/egoitza-elektronikoa/ezagutu-egoitza/nola-sartu
- Enpresaren eta aurkeztutako digitalizazio-jardueren deskribapen-memoria.
- Gastuen taula xehatua.
- Urteko kontuak.
- Aurkeztutako jarduketa bakoitzari buruzkoa.
- Hornitzaileen eskaintzen fotokopiak, 10.000 €-tik gorakoak.
- Aurkeztutako jarduera berberei buruzko beste laguntza batzuen eskaerak eta ebazpenak.
- Dokumentazio hau aurkeztu beharko da 2020ko abenduaren 29a baino lehen:
- Egindako jardueren memoria.
- Barneko eta kanpoko gastuen taula.
- Fakturak eta baliokideak.
- Jarduketei lotutako barne-gastuen taula.
- Kanpoko gastuak: ordainagiriak.
- Barne-gastuak: ordu-kostua, nominen ordainketa eta gizarte-segurantzako kotizazioak.
Kontsultatu hemen informazioa