ARABAKO ERRIOXA, HORIXE BAI SARIA KANPAINA

AENKOMER Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresarien eta Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidearen arteko lankidetzari esker, Arabako saltokietako salmentak dinamizatzeko ekimen bat planteatu genizuen. Horretarako, Arabako Errioxa, HORIXE BAI SARIA kanpaina diseinatu da.

Kanpaina honetan, parte hartzen duten establezimenduetan 10 euroko edo gehiagoko erosketa egiten duen bezero bakoitzari sari-txartel horietako bat emango zaio. Saritutako bezeroak bere sariaz gozatzeko jarraibideak ditu txartel berean.

Hauek dira bezeroek lor ditzaketen sariak: egonaldiak, jarduerak, enoturismoa, bazkariak, bisitak eta/edo dastatzeak upategietan…

Proposamen honen helburua da Arabako merkataritza urte osoan zehar dinamizatu ahal izatea.

Arabako Errioxako kanpainan zuen denda inskribatzeko, deitu 945 12 35 00 telefonora edo bidali mezu bat info@aenkomer.com helbidera.

Dokumentazioa

“Arabako Errioxa, Horixe Bai Saria”  kartela