ARABAKO BONODENDA KANPAINA 2017
Kanpaina horretan, kontsumitzaileak deskontu-bonu batekin ordaintzen du kanpainari atxikitako saltokietan. Deskontu-bonu honek, Bono Dendak bonuak erosi duen prezioa baino balio handiagoa du. Zehazki: kontsumitzaileak 40 euroko bonu bat erosten du eta 50 € ditu kanpainari atxikitako establezimenduetan kontsumitzeko, horrek dakarren erakargarritasunarekin. Aurten, berrikuntza gisa, erosketa bera egiteko bi bonu metatu ahal izango dira, batez besteko tiketa 100 €-tik gorakoa duten erosketentzat ere kanpaina erakargarria izan dadin.
Ekimen honen helburua Arabako merkataritza espezializatuan eta hiri-merkataritzan kontsumoa suspertzea da.
Horretarako, 1.650 bonu jarriko dira zirkulazioan azaroaren 9tik urtarrilaren 13ra bitartean, 40 euroko prezioan, eta kontsumitzaileak 50 euroko erosketa egiteko eskubidea izango du kanpainari atxikitako establezimenduetan.
Bonu horiek Nafarroako Rural Kutxaren sukurtsaletan, AENKOMERen bulegoetan (Aiztogile kalea, 61; Gasteiz) eta Apymca-n (Landako kalea, 8; Amurrio) erosi ahal izango dira, baita Eguzki liburu-dendan ere (Agurain).
Dokumentazioa