15 apirila, 2024
AENKOMERek, Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariek, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailarekin lankidetzan, %100 diruz lagundutako zerbitzu aditu praktiko eta pertsonalizatua eskaintzen du, negozioaren kudeaketa hobetzeko, baliabideak errentagarri egiteko eta errendimendua hobetzeko.
Zertan datza aholkularitza pertsonalizatua?
Establezimendu bakoitzak gehienez 10 aholkularitza-ordu izango ditu, honakoetan:
- Adituarekin lan-bilerak egitea. Bilera horietan, merkataritzak eskura dituen informazio, datu eta erregistroetatik abiatuta, aholkularitza-premia espezifikoak identifikatuko dira eta hobekuntza-arloak landuko dira, kudeaketa ekonomiko-finantzarioarekin lotutako kudeaketa-tresna eta teknika egokiak ezarrita.
- Bilerak aurrez aurrekoak izan daitezke, establezimenduan bertan edo aholkularitza-enpresaren bulegoetan, edo online.
Zergatik eskatu aholkularitza pertsonalizatuko zerbitzua?
Zerbitzu honekin aukera hauek izango dituzu:
- Datuak ordenatzea eta aztertzea, kostuak kontrolatu eta murrizteko eta zure negozioaren errentagarritasuna handitzeko.
- Unean uneko likidezia-beharrak asetzeko eta/edo inbertsioei ekiteko finantzaketa-moduak eta iturriak ezagutzea.
- Emaitza nagusiak identifikatzea eta aztertzea, zure negozioaren bilakaera kontrolatzeko, ekonomia- eta finantza-beharrei aurrea hartzeko eta erabaki egokienak hartu ahal izateko.
- Zure negozioaren kudeaketa ekonomiko eta finantzariorako trebetasunak hobetzea.
Informazio gehiago eta izen ematea:
Egin klik hemen parte hartzeko
945 12 35 00