AENKOMERek Gobernu Zentralari eskatu dio autonomoak kuotak ordaintzetik salbuesteko, alarma-egoerak irauten duen bitartean eta jarduera hasi eta hurrengo hilabetean.
2020ko martxoaren 17an, Gobernu Zentralak 8/2020 Errege Lege Dekretua onartu zuen, COVID-19aren eragin ekonomiko eta sozialari aurre egiteko premiazko ezohiko neurriei buruzkoa. AENKOMER Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresarietatik, Gobernuari eskatzen diogu zuzendu eta onar dezala pertsona autonomoak kuotetatik salbuestea alarma-egoera indarrean dagoen bitartean.
Alarma-egoera ezarri eta negozioak itxi ondoren, beren konturako langile asko jarri dira harremanetan AENKOMERekin, aurre egin behar dioten krisi ekonomikoaren aurrean duten kezka azaltzeko. Egoera horren aurrean, bere eskaeretako bat Gizarte Segurantzako kuotak etetea zen, baina Jaurlaritzak ez du hori egin.
“Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako establezimenduek beren negozioak itxi behar izan dituzte alarma-egoera deklaratu ondoren. Familia askok jasango dute osasun-krisi honen kolpe ekonomikoa, eta, horregatik, eskaera hori egiten diogu Estatuari. Ezohiko egoera bat bizitzen ari gara, eta horregatik, Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko presidenteak atzo iragarri ez zuen neurri bat eskatzen dugu, hau da, autonomoen eta langileen kuoten ordainketa etetea alarma-egoerak irauten duen bitartean eta merkataritza-jarduera hasi eta hurrengo hilabetean”, azaldu du Jon Andoni Aspuru AENKOMEReko presidenteak.