50 LANGILE BAINO GUTXIAGOKO ENPRESETAN ENPLEGUA SUSTATZEKO LAGUNTZAK 2020

Laguntza ekonomiko horren bidez, Gasteizko Udalak laguntza eman nahi die 50 langile baino gutxiago dituzten herriko enpresei alarma-egoera deklaratu aurretik zeuden lan-kontratuei eusteko eta aldi baterako kontratuak kontratu mugagabe bihurtzeko.

 

Jarduera ekonomikoa duten enpresa eta pertsona autonomoei laguntzea, 50 langile baino gutxiagokoei, COVID-19ak eragindako krisiak erasandakoei.

Enpresak (edozein forma juridiko dutela ere, ondasun-erkidegoak eta nortasun juridikorik gabeko sozietate zibilak barne) eta kontratatutako langileak dituzten pertsona autonomoak, honako baldintza hauek betetzen dituztenak:
  • Jarduera ekonomikoa Gasteizko udalerrian dagoen lantoki batean egitea.
  • Sozietatearen egoitza Gasteizko udalerrian izatea.
  • Gehienez 50 pertsona kontratatuta izatea alarma-egoera deklaratzen den egunean (2020ko martxoaren 14a).
  • Egiaztatu dezatela Covid-19aren eraginaren ondoriozko krisiaren eragina:
    • Martxoaren 17ko 465/2020 Errege Dekretuan dekretatutako establezimenduaren itxieragatik, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren 10. artikulua aldatzen duena.
    • 2020ko apirilean fakturazioan gutxienez ehuneko 50eko murrizketa izan zelako 2019ko hileko batez besteko fakturazioarekin alderatuta.
  • Eskaera aurkezteko unean, enpresa ezin da ABEE egoeran egon.
  • Zerga- eta lan-betebeharren egunean egotea.
  • Zigor penalik edo administratiborik ez izatea.

1. MOTA:

2020ko martxoaren 14aren aurreko egunean zeuden kontratuak mantentzea, lan-baldintza berberetan edo hobetuak, 2020ko ekainaren 21etik aurrera gutxienez 6 hilabetez. Kontratua etenda egon bada, etendura-denbora 6 hilabetera gehituko da.

2. MOTA:

Aldi baterako kontratuak mugagabe bihurtzea. Kontratu hori gutxienez 12 hilabetez mantendu beharko da. Kontratua etenda egon bada, etendura-denbora 12 hilabetera gehituko da.

* Bi kasuetan, lanaldiaren gutxienez % 50eko kontratuak baino ez dira diruz lagunduko.

EZ dira diruz lagunduko:

  • Ezkontideei, aurrekoei eta gainerako ahaideei eragiten dieten kontratuak.
  • Enpresan parte hartu duten pertsonei eragiten dieten kontratuak.
  • Prestakuntza- eta langabezia-kontratuak

1. MOTA:

1.500€ lanaldi osoko kontratu bakoitzeko. Gehienez bi laguntza enpresa bakoitzeko.

2. MOTA:

4.000€ lanaldi osoko mugagabe bihurtutako aldi baterako kontratu bakoitzeko. Gehienez laguntza bat enpresa bakoitzeko.

* Bi kasuetan:

  • Laguntza proportzionala izango da lanaldi partzialetan.
  • Diruz lagundu daitekeen gutxieneko lanaldia % 50ekoa izango da.
Nahitaezkoa:

  • Eskabidea beteta.
  • Enpresaren dokumentazioa:
    • Enpresaren NAN edo IFZ.
    • Eratze-eskritura, estatutuak eta ahalordeak egiaztatzea.
    • Legezko ordezkariaren NANa.
    • Ogasuna eta Gizarte Segurantza egunean izatearen ziurtagiria.
  • COVID-19 gaitza egiaztatzeko dokumentazioa:
    • Jarduera uzteagatiko ezohiko emakidaren ebazpena.
    • Alarma-estatuan dekretatutako establezimendua ixteagatik
    • ABEE ebazpena.
    • Bigarren hiruhilekoko fakturazioaren % 50eko jaitsieraren justifikazioa, aurreko urteko aldi berarekin alderatuta.
  • Dirulaguntzaren xede diren kontratuak egiaztatzeko agiriak:
    • Langilearen NAN edo AIZ.
    • Alarma-egoera deklaratu aurreko egunean indarrean zegoen kontratua.
    • Hala badagokio, kontratua aldatu dela egiaztatzea.

Ondorengoa:

  • Diruz lagundutako hilabeteetako Langileen Zerrenda Nominala-RNT, kontratua etenda egon den aldiak barne, hala badagokio.
  • Nominak eta ordainagiria:
    • Banku-transferentzia: banketxeak zigilatutako agiri baten bidez.
    • Beste bide batzuen bidez ordaintzea: kobrantzaren erantzukizunpeko adierazpena, enpresak zigilatua eta langileak sinatua.
Eskaerak aurkezteko azken eguna 2020ko azaroaren 6a da.