2025EKO MAIATZAREN 2TIK 18RA EUSKARAZ EROSTEAN IRABAZIKO DU

5 maiatza, 2025

AENKOMERek, Arabako Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, “Eskatu/Eskaini euskaraz” kanpaina egingo du, gure merkataritza, ostalaritza eta gainerako zerbitzuetako saltokietako erosketetan euskararen erabilera sustatzeko.

Maiatzaren 2tik 18ra 500 euro zozkatuko ditugu saritan denda, taberna, jatetxe eta ekimenari atxikitako beste zerbitzuetan euskara erabiltzen dutenen artean. Zehazki, 50 euroko 10 erosketa-txartel zozkatuko ditugu establezimendu horietan kontsumitzen jarraitzeko.

Nola planteatzen da KANPAINA?

  • Kanpaina honetan izena ematen duten establezimenduei informazio-kartel bat emango diegu, identifikatzeko eta ikusgai jartzeko.
  • Kanpainan parte hartzeko, establezimendu horietan erosketak euskaraz egiten dituzten bezeroek erosketa-txartelaren argazkia eta izen-abizenak bidali ahal izango dituzte maiatzaren 2tik 18ra WhatsAppeko 945 12 35 00 telefonora. Tiketaren argazkia bidaltzeak zozketan parte hartzeko aukera emango du
  • Zozketa: maiatzaren 19an iragarriko dugu AENKOMEReko sare sozialetan irabazleen izena. Bonu horiek atxikitako establezimenduetan kontsumitu ahal izango dira 2025eko irailaren 31ra arte.
  • Ahalik eta inpaktu handiena lortzeko, nahiz eta AENKOMERek proposamen honen berri eman, establezimenduei gomendatzen diegu kanpaina hau beren komunikazio-kanalen bidez ere zabaltzea (sare sozialak, webgunea, bezeroentzako informazioa…).

Nola parte hartu negozio bezala KANPAINAN?

  • Parte hartzeko, kanpainarekin bat egiteko eskabidea bete eta proyectos@aenkomer.com helbidera bidali beharko duzu 2025/05/02 baino lehen. Establezimendu gisa atxikitzeko eskaera HEMEN KLIKATUZ bete dezakezu.
  • Partaidetzak ez du inolako kosturik kanpaina honekin bat egiten duten establezimenduentzat.
  • BONOAK KOBRATZEKO PROZEDURA:
    • Bonuak trukatzeko epea amaitzean, establezimendu bakoitzak AENKOMERi bidaliko dizkio trukatu dituen bonuak, erosketa-tiketen kopia batekin eta Kargu Ohar batekin batera. Bertan, trukatutako bonuen kopurua eta deskontatutako euro guztien zenbatekoa adieraziko dira (Oharra egin ahal izango dizuegu, hala behar baduzue).
  • AENKOMERi igorritako kargu-oharrek 2025/09/31ko data edo lehenagokoa izan beharko dute.

Kanpainan parte hartuko duten establezimenduen zerrenda HEMEN kontsultatu ahal izango da.

AENKOMER Empresarios/as de Comercio y Servicios de Álava
945 12 35 00
proyectos@aenkomer.com

Kategoriak

Create your account