Arabako Foru Aldundiak 1. eta 2. hiruhilekoetako PFEZaren ordainketa zatikatuak etengo dituela iragarri du

Arabako Foru Aldundiak premiazko neurri fiskalen lehen sorta bat jarriko du martxan, COVID-19aren osasun-krisiak gehien kaltetutako zergadunen kalte ekonomikoak minimizatzeko. Helburua da Arabako enpresen eta langileen likidezia erraztea, datozen hilabeteei aurre egin ahal izan diezaieten. Zehazki, neurri horiek bihar, asteazkena, onartuko dira ezohiko Gobernu Kontseilu batean.

 

  • Arabako Ogasunak enpresei BEZaren itzulketak arinduko dizkie. Era berean, hornitzaileei egiten zaien batez besteko ordainketa hobetzen saiatuko da.
  • Zergen ordainketa atzeratu egin da, eta hurrengo BEZaren eta atxikipenen likidazioetan errekargurik gabe ordaintzea planteatu da hainbat epetan.
  • Lehen eta bigarren hiruhilekoetako autonomoen PFEZaren ordainketa zatikatua eten da.

Neurri horiek 16 milioi euroko eragina dute guztira, eta 100.000 langile ingururi eragiten diete. Ahaldun Nagusiak berretsi du lehenengo neurriak direla, baina gehiago izango direla.

Informazio guztia hemen