Gasteizko Udalaren laguntza, kontratazio mugagaberako eta enpleguaren egonkortasunerako, Vitoria-Gasteiz udalerriko sektore guztiei zuzendua.
45 urte edo gehiagoko pertsonen aldi baterako kontratuak lanaldi osoko edo partzialeko lan-kontratu mugagabe bihurtzea, gutxienez lanaldiaren ehuneko 50ekoa, Gasteizko udalerriko lantokietan.
Enpresa/erakunde onuradunak
Edozein forma juridiko dutela ere, eta baldintza hauek betetzen dituztela:
- Dirulaguntza jaso dezaketen jarduerak udalerriko lantoki batean garatzea.
Egunean egotea zerga- eta lan-betebeharretan. - Ondasun-erkidegoaren edo sozietate zibilen kasuan, horietan parte hartzen duten pertsona guztiek baldintza guztiak bete behar dituzte.
- Baldintza horiei eustea ebazpena eman arte.
Kontratatu beharreko pertsonak
Bete beharreko baldintzak:
- Aldi baterako kontratua mugagabe bihurtzen den egunean 45 urte edo gehiago izatea.
- Gasteizko udalerrian erroldatuta egotea, aldi baterako kontratua mugagabe bihurtu aurreko 6 hilabeteetan gutxienez.
Diruz lagundu daitezkeen ekintzak/EZ direnak
Lan-kontratazioak, honako oinarri hauekin:
- Lanaldi osoko edo partzialeko aldi baterako kontratuak, gutxienez lanaldiaren ehuneko 50ekoak, 45 urteko edo gehiagoko pertsonenak.
- Bi bihurketa enpresa edo pertsona autonomo bakoitzeko.
- 2025eko urtarrilaren 1etik eskabideak aurkezteko epea amaitu arte (2025eko irailaren 1a) egiten diren kontratuak.
- Kontratu mugagabea 12 hilabetez mantendu beharko da.
EZ dira diruz lagungarriak:
- Aurreko hamabi hilabeteetan enpresa berean lan-harreman mugagabea amaitu duten pertsonak.
- Ezkontideei, aurreko ahaideei, ondorengoei eta odol-ahaidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko gainerako ahaideei eragiten dieten kontratuak.
- Ezta zuzendaritza-karguak dituzten edo administrazio-organoetako kideak diren pertsonei ere.
- Aldi baterako kontratuak aldizkako kontratu finko bihurtzea.
- LaEsleitutako kontratuak gauzatzeko egindako aldi baterako kontratuak mugagabe bihurtzea.
Epea eta dokumentazioa
Epea 202ekoirailaren 1ean amaituko da.
Eskabideekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
- IFZ, AIZ edo IFK
- Eraketa-eskritura, estatutuak eta ordezkaritza-ahalordeen egiaztapena.
- Legezko ordezkariaren NANaren fotokopia.
- Ogasun eta Gizarte Segurantza Sailaren ziurtagiria.
Kontratatutako pertsonaren dokumentazioa:
- Lan-kontratua eta horren jakinarazpena Lanbideri
- NAN edo AIZ
- Errolda
- Gutxienez urte eta erdiko lan-bizitzari buruzko txostena
- Enpresaren ziurtagiria, kontratazioaren urteko soldataren kostuari buruzkoa
Aldi baterako kontratua kontratu mugagabe bihurtu eta 12 hilabetera aurkeztu beharreko egiaztagiriak:
- Afiliatuaren lan-bizitzari buruzko txostena.
- Nominak eta horien ordainagiriak, aldi baterako kontratua mugagabe bihurtu ondorengo 12 hilabeteei dagozkienak.
Dirulaguntzaren kalkulua eta balorazio-irizpideak
- Urteko soldata-kostuen ehuneko 30eko laguntza, muga honekin:
8.000,00 euro gehienez. - Lanaldi partzialeko kontratuetan proportzionalak izango dira.
- Diruz lagundu daitekeen gutxieneko lanaldia ehuneko 50ekoa izango da.
- Bihurketa-datan 60 urte edo gehiagoko pertsonen kontratuek 1.000,00 euro gehiagoko dirulaguntza jasoko dute.
Bihurtutako kontratu bakoitza honako irizpide hauen arabera baloratuko da:
- Kontratatutako pertsonen ezaugarriak:
- 55 urtetik gorakoak: 50 puntu
- Emakumea: 30 puntu
- Dibertsitate funtzionala duten pertsonak: 10 puntu
- Lanaldi Mota
- Osoa: 30 puntu
Partziala: 10 puntu
- Osoa: 30 puntu
Informazio Gehiago
Informazio Guztia



