AENKOMERetik, Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin, urriaren 31n, ostirala, Halloween ospatzeko festa bat egin zuen eta bertan euskararen sustapena indartzea zen helburu nagusia.
Zertan datza ekimen hau?
Ekimen bat antolatzen dugu auzoan, Halloween ospakizuna aprobetxatuz euskararen erabilera sustatzeko, batez ere txikienen artean. Zehazki, urriaren 31n, ostirala, arratsaldez ospatuko den ospakizun dibertigarri honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu.
Animazio-jarduera batzuk egingo ditugu txikienak dibertitzeko. Horretarako, “Express your clown” pailazo taldea izango dugu, 17:30atik 20:30tara establezimendu elkartuetan, haurrei gozokiak ematen eta bezeroekin elkarreragiten. Haurrentzako eskulan tailerrak, talo tailerra, zuzeneko musika eta jolas erraldoiak euskaraz hitz egiten ere izango ditugu Gernikako Arbola eta Luis Olariaga kaleen arteko lursailean, Meridiano tabernaren aurrean, barrez eta alaitasunez betetako arratsaldeaz gozatzeko.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan AENKOMERekin 945 12 35 00 telefonoaren eta proyectos@aenkomer.com helbide elektronikoaren bidez.



