
AENKOMERek beste kanpaina bat egin du kontsumitzaileak tokiko saltokietan kontsumitzearen garrantziaz sentsibilizatzeko.
Ekimen honek Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntza du.
Helburuak
Une honetan, merkataritza-sektorea hainbat aldagairen eraginpean dago, eta aldagai horiek, kontsumo-ohituren aldaketarekin batera, askotan merkataritza fisikoa produktuen probaleku huts bihurtzen dute edo kolektibo gazteenentzat ikusezina da. Testuinguru horretan, funtsezkoa da tokiko merkataritza ikusarazi eta identifikatzeko aukera emango diguten ekimenak garatzea.
Zertan datza kanpaina?
Sentsibilizazio-kanpaina bat da, tokiko saltokiei “aurpegia jartzera” bideratua, kontsumitzaileak kanpainan parte hartzera animatuz, 100 €-ko bonuen zozketaren bidez, kanpainari atxikitako establezimenduetan kontsumitzera:
- Irailaren 8tik urriaren 2era bitartean, kanpainari atxikitako saltokien irudiak argitaratuko ditugu Facebooken eta Instagramen (jabe eta/edo langileenak, barnealdeko gune batenak, fatxadarenak, etab.), “Zein saltokitan gaude gaur?” galderarekin batera.
- Galdera horiei zuzen erantzuten dieten pertsonak atxikitako establezimenduetan kontsumitzeko 100 euroko bonuen zozketan sartuko dira..
- Zozketak egun hauetan egingo dira, eta irabazleen berri emango da AENKOMERen sare sozialen bidez:
- Irailak 17
- Irailak 25
- Urriak 2
Nola parte hartu merkataritza gisa?
- Elikaduraren, Etxeko Ekipamenduaren, Pertsonen Ekipamenduaren, Irudi Pertsonalaren eta Aisiaren eta Ekitaldien (loradendak, liburudendak, etab.) sektoreetako Arabako saltoki guztiek parte har dezakete, eta ez du inolako kosturik.
- Zure denda Establezimendu Parte-hartzaile gisa atxikitzeko, Izena Emateko Online Formularioa bete behar duzu: https://forms.gle/JW4PMKFctkwGUXud9 edo Izena Emateko Fitxa beteta bidali behar duzu administracion@aenkomer.com helbidera.
- AENKOMERi saltokien irudiak emango zaizkio, bai jabeenak eta/edo langileenak, bai barnealdeko gune batenak, fatxadarenak, etab.
Informazio gehiago
- administracion@aenkomer.com
- 945 12 35 00