
AENKOMERetik, Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan, maiatzaren 31n, larunbata, Lakua-Arriaga auzoko (Ipar-Arriaga) Merkataritza eta Ostalaritzaren Jaia egingo dugu.
Lakua-Arriagako Merkataritza eta Ostalaritzaren Jaia
Lakua Arriagako Merkataritzaren eta Ostalaritzaren Jaia merkatariek eta ostalariek beren burua ezagutarazteko eta bizilagunei aurkezteko aukera ematen dien jarduera bat da, aisialdirako gune batean, musika, dastatzeak, tailerrak eta auzoko establezimenduetan kontsumitu beharreko bonuen zozketa barne.
Jaia maiatzaren 31n izango da, 11:00etatik 14:30era, Alfonso XI kalean, saskibaloi kantxen plazan, 37. zenbakian gutxi gorabehera.
Horrelako ekintzen bidez, auzoko establezimenduak ikusarazi eta sustatzeaz gain, bezeroen fidelizazio handiagoa lortu nahi dugu, beste balio batzuk erabiliz eta auzoan bertan kontsumitzera animatuz, hiriaren kanpoaldeko jarduera ekonomikoa sendotzen saiatuz, online kontsumoaren hazkundearen joera iraultzea eta bezeroak tokiko merkataritzaren kontsumoan errotzea beharrezkoa den une honetan.
Además, entre las personas que compren una cata solidaria dirigida a una asociación sin ánimo de lucro, entrarán en el sorteo de un premio de 250 € para su consumo en establecimientos del barrio.
Programazioa
Kontsultatu HEMEN programazio guztia.