
AENKOMERen Mystery Shopper zerbitzuak aholkularitza aditu bat eskaintzen dizu, zure bezeroen erosketa-esperientzia hobetzeko eta zure negozioaren irudiaren, antolaketaren eta kudeaketaren funtsezko alderdiak hobetzeko.
Zerbitzua euskaraz eta gaztelaniaz eskaintzen da, eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntza du.
Zertan datza?
Mystery Shopper zerbitzuarekin zure negozioaren analisi integrala lortuko duzu, zure bezeroen erosketa-esperientzia hobetzeko. Aditu batek hainbat arlo optimizatzen lagunduko dizu: bezeroen arreta, establezimenduaren irudia, kudeaketa- eta fidelizazio-estrategiak, etab.
Zerbitzu honek honako fase hauek ditu:
- Zer behar duzu?
- Azaldu zein diren zure beharrak eta zer alderdi ebaluatu eta hobetu nahi dituzun.
- Gainera, zure negozioaren gainerako funtsezko alderdiak aztertuko ditugu.
- Bisita eta txostena
- Mystery Shopper bezalako establezimendua bisitatuko dugu, eta honako alderdi hauek ebaluatuko ditugu: komunikazioa, kanpoko erakarpena, sarrerako inpaktua, harrera eta kontaktua, enpatia, produktuaren testa, salmenta ixtea, kobratzea, agurra, eta produktu bat itzultzean jasotako arreta.
- Txosten bat egingo dugu, egoeraren diagnostikoa eta hobetzeko jarraibideen eta ekintzen proposamena jasoko dituena.
- Ezarpena eta jarripena
- Hobekuntza-arloak eta lehentasunezko jarduerak zein diren adostuko dugu, baita horiei ekiteko modurik onena zein den ere.
- Ezarpen-prozesuan lagunduko dizugu aholkularitzaren, prestakuntzaren eta abarren bidez, eta, era berean, ondorengo jarraipena egingo dizugu.
Informazio gehiago eta izena ematea
Txikizkako merkataritzaren (farmaziak, loteriak eta estankoak izan ezik) eta irudi pertsonalaren (ile-apainketa eta estetika) sektoreetako negozioek parte hartu ahal izango dute programa honetan.
Informazio gehiagorako eta izena emateko: AENKOMER – 945 12 35 00 – gestion@aenkomer.com