GASTEIZKO UDALAREN DIRULAGUNTZAK, EUSKARAREN ERABILERA AREAGOTZEKO 2024
11 ekaina, 2024
Gasteizen euskararen presentzia eta erabilera bultzatzen duten ekimenak sustatzeko dirulaguntzak arautu eta emateko deialdia egiten da.
Establezimenduaren kanpoko errotulazioan, papergintzan (faktura-ereduak, gutun-azalak, poltsak…), seinaletikan eta gainerako materialetan euskara sartzea.
Establezimenduaren hizkuntza-egoeraren diagnostikoarekin, ebaluazioarekin eta/edo ziurtagiriarekin lotutako gastuak, zeregin horietan soilik diharduten erakundeek egindakoak.
Pertsona eta entitate onartuak
Oinarri hauetan jasotako laguntzen onuradun izan daitezke honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak:
Helbidea Vitoria-Gasteizko udalerrian izatea.
Ostalaritzan, merkataritzan edo zerbitzuen aurkezpenean jarduera izatea.
Jarduera horrek jendearekin zuzeneko harremana izatea eta Vitoria-Gasteizko udalerrian egitea.
Diruz lagundutako lanak 2023ko irailaren 1etik 2024ko abuztuaren 31ra bitartean egin izana.
Baliabide ekonomikoak
Gastuaren %50era arte, 600 euroko muga gainditu gabe:
Web orria egokitzea edo establezimenduaren kanpoko errotulazioan, papergintzan, seinaletikan eta gainerako materialetan euskara sartzea.
Gastuaren %75 arte, 450 euroko muga gainditu gabe: