16 ekaina, 2023
AENKOMERek, Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako enpresariek, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailarekin lankidetzan, % 100 diruz lagundutako aholkularitza aditu praktikoa eta pertsonalizatua eskaintzen du negozioaren kudeaketa hobetzeko, baliabideak errentagarri bihurtzeko eta errendimendua hobetzeko.
Zertan datza aholkularitza pertsonalizatua?
Establezimendu bakoitzak gehienez 10 aholkularitza-ordu izango ditu, eta honako hauetan gauzatuko da:
- Lan-bilerak pertsona adituarekin. Horietan, hobekiak eskura dituen informazio, datu eta erregistroetatik abiatuta, aholkularitza-behar espezifikoak identifikatuko dira eta hobekuntza-arloak landuko dira, kudeaketa ekonomiko eta finantzarioarekin lotutako kudeaketa-tresna eta -teknika egokiak ezarriz.
- Bilerak aurrez aurrekoak izan daitezke, establezimenduan bertan edo aholkularitza-enpresaren bulegoetan, edo online.
Zergatik eskatu behar da aholkularitza pertsonalizatuko zerbitzua?
Zerbitzu honen bidez:
- Datuak ordenatu eta aztertzea, kostuak kontrolatzeko eta murrizteko eta zure negozioaren errentagarritasuna handitzeko.
- Likidezia-premia puntualak asetzeko eta/edo inbertsioei ekiteko finantzaketa-moduak eta -iturriak ezagutzea.
- Emaitza nagusiak identifikatzea eta aztertzea, zure negozioaren bilakaera kontrolatzeko, behar ekonomiko eta finantzarioei aurrea hartzeko eta erabaki egokienak hartu ahal izateko.
- Zure negozioaren kudeaketa ekonomiko eta finantzariorako trebetasunak hobetzea.
Informazio gehiago
info@aenkomer.com
945 12 35 00