360º-ko Tour Birtuala Arabako Merkataritza-Sektorerako

 

AENKOMERek, EUSKOMERekin eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailarekin lankidetzan, merkataritza-sektorearen errealitatea ezagutzera, balioan jartzera eta mundu digitalean txertatzeko lehen urratsak ematera bideratutako hainbat jarduera jarri ditu abian. Horregatik, Tour Birtuala 360º-ren ezarpena eskaintzen dizuegu zuen establezimenduetan, guztiz doakoa. Zerbitzu hau euskaraz eta gaztelaniaz eskaintzen dizuegu.

Tour Birtualeko 360º programak bilatzaileetan online posizionamendua hobetzen lagunduko dizue, baita zuen produktuak edo zuen bezero potentzialei sarean eskaintzen diezuen zerbitzuaren aukerak erakusten ere.

Baldintza: jarduera nagusiak merkataritza izan behar du (merkataritzako JEZ).

Programa honek barne hartzen ditu:

  • Zuen establezimenduan 360º-ko argazkiak egitea.
  • 360º-ko Tour Birtuala sortzea eta Google Mapsera igotzea.
  • Gainera, zuen web orrian edo sare sozialetan bisita birtual hau erabiltzeko aukera emango dizuen esteka emango zaizue.
Behin garapen guztiak amaituta, Google Street Viewn argitaratuta dago egindako ibilbidea. Horrek esan nahi du, abiapuntu gisa, edozein erabiltzaile Googleren bidez zure negozioan sartzen denean, ibilbide birtuala egin ahal izango duela zuen dendatik, eta horrek honako hau ekarriko dizue:
  • Bilaketa gehiago Googlen: zure negozioaren posizionamendua hobetuko duzu Googleren orri nagusian, aurreratu zaitez zure lehiara!
  • Interakzio gehiago 360º-ko bisita birtualarekin: zure presentzia indartuko duzu Google Maps-en, Google Street Viewren teknologiarekin 360º-ko ibilbide birtual bati esker.
  • Partekatzeko erraza: zuk eta zure bezeroek oso erraz partekatu ahal izango duzue 360º-ko Bisita Birtuala, edozein web orritan eta sare sozialetan.
  • Erantzun % 100: bisita birtuala edozein gailutara egokitzen da kostu gehigarririk gabe. Zure bezeroek munduko edozein lekutatik aurkituko eta ikusiko zaituzte!

Jarraian, 360º-ko Bisita Birtualaren adibide baten esteka uzten dizuegu.

Tour Birtuala: https://goo.gl/maps/8wA5GGuTXPs

Dokumentazioa

IZEN EMATEA