Egungo kanpainak
Enpresen lehiakortasuna hobetzea eta profesionalizatzea da gure erronka; eta horretarako hainbat proposamen ditugu, negozioa errentagarriago eta ikusgarriago egingo dutenak.
UDABERRIKO ERAKUSLEIHOEN ARABAKO VIII. LEHIAKETA
AENKOMER Arabako Udaberriko erakusleihoen VIII. Lehiaketa antolatu du, zure saltokia sustatzen jarraitzeko eta erakargarriagoa egiteko.
AENKOMERREN 2020KO ELIKADURA MERKATUA
Ezagutu itzazu 2020ko abenduaren 3tik 18ra bitartean AENKOMER Elikagaien Merkatuaren erakusmahai sorta zabala eta proposamen berritzaileak.
AMT-AREKIN EGINDAKO SALMENTAK SUSTATZEKO KANPAINA BERRIA ABENDUA 2020
2020ko abenduaren 1etik 21era bitartean, proiektuari atxikitako establezimenduetan Arabako Merkataritza Txartelarekin erosketak ordaintzen dituztenek, gutxienez 10 euroko erosketarekin, egun berezi hauek girotzen laguntzen duten sariak jaso ahal izango dituzte sorta eta Gabonetako saskien forman.
Txartela erabiliz beti eskaintzen dizkizugu proposamen onenak!
ILUSTRATUTAKO ERAKUSLEIHOEN KANPAINA. LAKUA-ARRIAGA
AENKOMERek eta Ipar-Arriaga Merkataritza, Zerbitzu eta Ostalaritza Elkarteak merkataritza eta ostalaritzaren sektorearen ilusioa proiektatzen dute gabonetako kanpainan erakusleihoen ilustrazioaren eta sare sozialetan elkarreragiten duten sarien zozketaren bitartez.
ARABAN BAI MERKATARITZARI, OSTALARITZARI ETA EUSKARARI 2020
Dakizunez, euskararen erabilera zure negozioa bereizteko aukera bat da. Garrantzitsua da berritzailea izatea eta gure lurraldeari erritmoa jarraitzen jakitea. AENKOMERetik, Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresarietatik, elkarrekin aurrera egitea proposatzen dizugu, merkataritzari, ostalaritzari eta euskarari BAI esanez.
XVII. AENKOMER SARIAK /VIII. ARABAKO UDAZKENEKO ERAKUSLEIHOAK SARIAK/HIRI ETA MERKATARITZA DINAMIZAZIOKO II. SARIAK
Aurten ere, AENKOMERek, Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariak elkarteak, ARABAKO MERKATARITZA ETA ZERBITZUEN SEKTOREARI EMATEN ZAIZKION AENKOMER SARIEN XVII. EDIZIORAKO deialdia egin zuen, urriaren 8an, gure enpresak eta sektoreko kideak jarduera-arlo guztietan egiten ari diren lana aitortzeko.
Aldi berean, Arabako Udazkeneko Erakusleihoen VIII. Lehiaketako irabazleak saritu ziren, eta Hiri eta Merkataritza Dinamizazioko Sarien II. edizioko sariak banatu ziren
VIII. BERRIKUNTZA ETA EKINTZAILETZA JARDUNALDIA: Hirien bilakaera COVID-19aren ondoren
Merkataritza-garapena hiri-eremuan oinarritzen den testuinguru batean, hiri mailan eta merkataritza-mailan estrategia argi bat hartzea premia bihurtzen da.
360º-KO TOUR BIRTUALA ARABAKO MERKATARITZA-SEKTORERAKO
AENKOMERek 360º-ko Tour Birtuala egitea eskaintzen die Arabako merkataritza-sektoreko establezimenduei.
BEZERO MISTERIOTSUA 2020: ZURE MERKATARITZA HOBETZEA EZ DA MISTERIO BAT
Zure merkataritza hobetzea ez da misterio bat, AENKOMERen Mystery Shopper-en (Bezero Misteriotsua) ekintza batean parte hartzea proposatzen dizugu, zure negozioaren antolaketa eta kudeaketa hobetzeko helburuarekin.
ARABAKO UDAZKENEKO VII. ERAKUSLEIHO LEHIAKETA
AENKOMER Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariek erronkak hartzen jarraitzen dute eta sektorea gehien behar duen unean motibatzen saiatzen dira. Horregatik, zazpigarren urtez jarraian, Arabako Udazkeneko Erakusleihoen VII. Lehiaketa jarri dugu abian, zure merkataritza sustatzen jarraitzeko eta erakargarriagoa egiteko ideia bat planteatzeko asmoz.