Egungo kanpainak
Enpresen lehiakortasuna hobetzea eta profesionalizatzea da gure erronka; eta horretarako hainbat proposamen ditugu, negozioa errentagarriago eta ikusgarriago egingo dutenak.
KANPAINA: NAPOLEONEK LAKUA-ARRIAGA BISITATUKO DU 2021EKO UDAZKEN HONETAN
AENKOMERek eta Ipar-Arriaga Elkarteak auzoko merkataritzan eta ostalaritzan kontsumoa sustatzea dute helburu, “Napoleonek Lakua-Arriaga bisitatuko du udazken honetan” programaren bitartez.
AZAROAREN 22TIK ABENDUAREN 11RA IRABAZI EUSKARAZ EROSTEN
Azaroaren 22tik abenduaren 11ra bitartean 400 euro zozkatuko ditugu saritan ekimenari atxikitako denda, taberna, jatetxe eta bestelako zerbitzuetan euskara erabiltzen dutenen artean.
EROSI, KONTSUMITU ETA ONDO PASA ARABAN: TOKIKO PRODUKTUAK KONTSUMITZEAK SARIA DU
AENKOMERek sentsibilizazio-kanpaina bat antolatu du pandemiak gehien kaltetutako azpisektoreei buruz, eta, bertan, sariak zozkatuko dira bezeroentzat.
LAKUA-ARRIAGA 2021 ERAKUSLEIHO ILUSTRATUEN KANPAINA
AENKOMERek eta Ipar-Arriaga Elkarteak auzoko merkataritzan eta ostalaritzan kontsumoa sustatzea dute helburu, “altxorra bilatuz”.
IX. BERRIKUNTZA ETA EKINTZAILETZA JARDUNALDIA: COVID-19aren osteko hirien bilakaera
Merkataritza-garapena hiri-eremuan oinarritzen den testuinguru honetan, gure bizitzako esparru guztiei eragiten dien pandemia bat datorkigu.
MERKATARITZA ETA ZERBITZUEN XVIII. SARIAK/HIRI ETA MERKATARITZA DINAMIZAZIOKO III. SARIAK
Beste urte batez, AENKOMER, Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariak elkarteak AENKOMER SARIEN XVIII. EDIZIOA deitu du ARABAKO MERKATARITZA ETA ZERBITZUEN SEKTOREARENTZAT. Datorren azaroaren 10ean egingo da, gure enpresak eta sektoreko kideak jarduera-arlo guztietan egiten ari diren lana aitortzeko.
Aldi berean, Arabako Udazkeneko Erakusleihoen VIII. Lehiaketako irabazleak saritu ziren, eta Hiri eta Merkataritza Dinamizazioko Sarien II. edizioko sariak banatu ziren.
ARABAKO MERKATARITZA ETA ZERBITZUEN SEKTOREARI AENKOMER XVIII SARIAK EMATEKO HAUTAGAITZEN DEIALDIA
AENKOMERek deialdia ireki du Arabako Merkataritza eta Zerbitzuen AENKOMER sarien XVIII. ediziorako hautagaiak aurkezteko. Azaroaren 10ean egingo da, gure enpresak eta sektoreko kideak jarduera-arlo guztietan egiten ari diren lana aitortzeko.
MERKATARITZA-IBILBIDEAK: PERTSONEN EKIPAMENDUAREN SEKTOREA
AENKOMERek, Vital Fundazioarekin lankidetzan, ekimen bat planteatu du kontsumitzaileak sektoreko establezimendu espezializatuei buruz duen irudia lantzeko eta bere eskaintza diferentziala ezagutarazteko. Horretarako, hiru merkataritza-ibilbide antolatuko dira. Horietan, bezeroek parte hartzen duten establezimenduak zeharkatuko dituzte eta banakako irudi-aholkularitza jasoko dute.
EKIPAMENDU PERTSONALAREN SEKTOREA: IRUDI AHOLKULARITZAKO DOAKO PRESTAKUNTZA
Prestakuntza horretan, bezeroei eskaintzen zaien aholkularitza osatzea eta hobetzea ahalbidetuko duten gaitasunak emango dira.
AMT-AREKIN EGINDAKO SALMENTAK SUSTATZEKO KANPAINA BERRIA IRAILA 2021
Arabako Merkataritza Txartelarekin salmentak sustatzeko kanpaina berriak 2021eko irailean.
Txartela erabiliz beti eskaintzen dizkizugu proposamenik onenak!