Egungo kanpainak
Enpresen lehiakortasuna hobetzea eta profesionalizatzea da gure erronka; eta horretarako hainbat proposamen ditugu, negozioa errentagarriago eta ikusgarriago egingo dutenak.
TXAKOLINAREN MENUA
Arabako Merkataritza eta Zerbitzuen Federazioak hainbat elkarterekin eta Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan jardun du Aiara Haranean menu bat eskaintzeko. Eskualdeko ekonomia sustatzeko helburuarekin, hainbat sukaldari eta ostalari arabarrek eskualdeko produkturik onenekin egin dute menu hau.
HIPOTEKAZOA
Aurreko aldietan arrakasta handia izan ondoren, AEnkomer eta ALAMU elkarteek HIPOTEKAZOA abiatu dute aurten (ALAMU Etxerako Ekipamenduen Elkartea da). HIPOTEKAZOaren helburua da altzarien eta etxeko gauzen erosketa sustatzea. Horretarako, azaroaren 2tik abenduaren 11ra bitartean erostegatik, HIPOTEKA BAT URTEBETEZ ORDAINTZEKO ADINAKO SARIA IRABAZI AHAL IZANGO DUZU, (* 500 € hilero).
URBAN COMMERCE HIRIKO MERKATARITZARI BURUZKO VII. JARDUNALDI TEKNIKOA
Programaren aurrerapen bat izan dezakezu, bai teknikariarena, bai sozialarena, honako honetan: https://goo.gl/XRa1Wb