Egungo kanpainak

///Egungo kanpainak
­

Egungo kanpainak

Enpresen lehiakortasuna hobetzea eta profesionalizatzea da gure erronka; eta horretarako hainbat proposamen ditugu, negozioa errentagarriago eta ikusgarriago egingo dutenak.

 

ARABAKO UDABERRIKO ERAKUSLEIHOEN V. LEHIAKETA

ARABAKO UDABERRIKO ERAKUSLEIHOEN V. LEHIAKETA

AENKOMERek erronkak hartzen jarraitzen du eta sektorea, gehien behar duen unean, motibatzen saiatzen da. Horregatik, bostgarren urtez jarraian, Arabako Udaberriko V. Erakusleiho Lehiaketa jarri dugu abian, zure merkataritza sustatzen jarraitzeko eta erakargarriagoa egiteko ideia bat planteatzeko asmoz.

ARABAKO ERRIOXA, HORIXE BAI SARIA KANPAINA

ARABAKO ERRIOXA, HORIXE BAI SARIA KANPAINA

AENKOMERen eta Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidearen arteko lankidetzari esker, Arabako saltokietako salmentak dinamizatzeko ekimen bat planteatu genizuen. Horretarako, “Arabako Errioxa, Horixe Bai Saria” kanpaina diseinatu da.

MERKATARITZA BONOA 10+

MERKATARITZA BONOA 10+

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak tokiko merkataritzari laguntzeko kanpaina bat abiarazi du, eta 250.000 merkataritza-bonu jarri ditu zure esku.
10+ MERKATARITZA BONUAK 20 €-ko prezioa du, baina 30 €-ko balio nominala. Hau da, 10 euro gehiago erosketa bakarrean gastatzeko.

ARABAKO BONODENDA KANPAINA 2017

ARABAKO BONODENDA KANPAINA 2017

Hirugarren urtez jarraian, AENKOMERek, Gasteizko Udalarekin eta Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan, Bonodenda kanpaina abiarazi dute, Arabako merkataritza espezializatuari eta hiri-merkataritzari laguntzeko.

ARABAKO MERKATARITZA TXARTELAREKIN EROSTEKO HOBARIEN KANPAINA EKAINA 2017

ARABAKO MERKATARITZA TXARTELAREKIN EROSTEKO HOBARIEN KANPAINA EKAINA 2017

Aurreko ekimenen arrakastaren ondoren, AENKOMERek erosketa-hobarien kanpaina berri bat abiarazi zuen, eta horri esker, AMTaren erabiltzaileek 10, 20 eta 30 € arteko deskontuak lortu ahal izan zituzten, atxikitako establezimenduetan, txartel horrekin egindako erosketetan, ekainaren 16tik 30era bitartean.
Arabako Merkataritza Txartela erabiliz beti eskaintzen dizkizugu proposamenik onenak!

MERKATARITZA-IBILBIDEAK GASTEIZEN

MERKATARITZA-IBILBIDEAK GASTEIZEN

AENKOMERek hainbat merkataritza-ibilbide antolatzen ditu personal shopper-ekin Gasteizen. Ezagutu hiriko merkataritzaren eskaintza profesional baten eskutik.

BERRIKUNTZA ETA EKINTZAILETZARI BURUZKO V. JARDUNALDIA

BERRIKUNTZA ETA EKINTZAILETZARI BURUZKO V. JARDUNALDIA

AENKOMER Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresarietatik Berrikuntza eta Ekintzailetzari buruzko V. Jardunaldira gonbidatzen zaitugu, gure sektorearen eta gure probintziaren errealitatera eramandako egungo egoera ekonomikoaren azterketa egiteko.

ARABAKO MERKATARITZA ETA ZERBITZUEN SEKTOREARENTZAKO AENKOMER SARIEN DEIALDIA. XIV. EDIZIOA.

ARABAKO MERKATARITZA ETA ZERBITZUEN SEKTOREARENTZAKO AENKOMER SARIEN DEIALDIA. XIV. EDIZIOA.

Aurten ere, Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresarien Elkarteak AENKOMER sarien deialdia egin du ARABAKO MERKATARITZA ETA ZERBITZUEN SEKTOREARI, gure enpresak eta sektoreko kideak jarduera-arlo guztietan egiten ari diren lana baloratzeko.

ARABAKO UDABERRIKO IV. ERAKUSLEIHO LEHIAKETA

ARABAKO UDABERRIKO IV. ERAKUSLEIHO LEHIAKETA

Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariek erronkak beren gain hartzen jarraitzen dute, eta sektorea gehien behar duen unean motibatzen saiatzen dira. Horregatik, laugarren urtez jarraian, Arabako Udaberriko Erakusleihoen IV. Lehiaketa jarri dugu abian, zure merkataritza sustatzen jarraitzeko eta erakargarriagoa egiteko ideia bat planteatzeko asmoz.

50 €-KO BILLETE BERRIA AURKEZTEKO INFORMAZIO-JARDUNALDIA

50 €-KO BILLETE BERRIA AURKEZTEKO INFORMAZIO-JARDUNALDIA

AENKOMERek, Ertzaintzaren Polizia Zientifikoarekin lankidetzan, informazio-jardunaldi bat antolatu du apirilaren 4an indarrean jarriko den 50 €-ko billete berria aurkezteko.

1 12 13 14 15

Pin It on Pinterest