Ogerleko
Ogerleko 2013ko amaiera aldean abiatu zen tresna bat da, Aiaraldeko merkataritza eta zerbitzuetako enpresen eta enpresa industrialen arteko sinergiak sortzeko helburu duena. Horren bidez eskualdeko biztanleek eta bertara egunero lanera datozenek eskualdean bertan kontsumitzea lortu nahi da, eta dirua eskualdetik ihes ez egitea.
Ogerleko tokiko moneta bat da. Aiaraldean proiektuari atxiki zaizkion establezimenduetan balio legal du. Euroaren balio berbera du (1 ogerleko = 1 euro) eta multiploak zein frakzioak erabil daitezke: 0´10, 0´20, 0´50, 1, 5 y 10 ogerleko.
Proiektu honetan guztiok gara irabazle. Enpresak erakutsi egiten du gizartearekin duen konpromisoa eta langileen saria handitzeko mekanismo bat eskaintzen du; langileek, bestalde, abantaila komertzial berriak lortzen dituzte, eskaintzen diren produktu eta zerbitzu ezberdinen artean aukeratzeko. Tokiko komertzioak irabazten du, bertokoen gastua beste lekuetara joatea saihesten delako, eta Aiaraldetik kanpo bizi diren langileen gastua erakartzen duelako. Azkenik eskualdeak irabazten du, betoko kontsumoa indartzen delako eta gure herrietako ekonomia garatzen delako.
Ekimenaren funtzionamenduari dagokionez, onuradunak establezimendu hauetako batean erosketa egiten duenean, gastuaren portzentaje bat ogerlekotan jasoko du: % 2, % 5 edo % 10 izan daiteke. Ogerleko horiek geroko erosketetan erabili ahal izango dira (bai diruz bai txartelaz), proiektuari atxiki zaion edozein establezimendutan.
Martxoan bezeroak Arabako Merkataritza Txartelaren bidez fidelizatzeko proiektu bat abian jarri genuen arrakasta handiz. Proiektuak ondo bete ditu Ogerlekoarekin genituen helburuak eta espektatibak: bezeroa fidalizatzeko tresna bat eskaintzen du, tokian tokiko kontsumoa sustatzen du, eta Ogerleko proiektuaren gabezia batzuk betetzen ditu. Horregatik Ogerleko proiektua utzi, eta Arabako Merkataritza Txartela indartzea erabaki dugu.
Ogerlekoak era ordenatuan biltzeko urratsak:
- Proiektua indarrean egon da 2015eko abenduaren 31ra arte.
- Komertzioek ordura arte ogerlekoak eman dizkiete beren “Ogerleko” txartela aurkezten duten bezeroei.
- Bezeroek ogerlekoak 2016ko urtarrilaren 31ra arte erabili ahal izan dituzte. Ogerlekoak gastatu egin behar ziren, ez da diru-trukerik egin, ez komertzioetan, ez elkarteetan.