LANABES-ARABAN EUSKARA LANEAN

Lanabes – Araban Euskara Lanean ekimenak Arabako enpresa eremuan euskararen erabilera azpimarratu nahi du.

Gero eta gehiago dira gure lurraldeko enpresak euskararen kudeaketa beren eguneroko zereginetan, bezeroekiko edo hornitzaileekiko harremanetan, hizkuntza-paisaian sartzen dutenak, bai barne-mailan, bai kanpo-mailan. Horren adibide dira Bai Euskarari edo Bikain ziurtagiriak eskuratu dituzten enpresak, edo euskara plan bat dutenak. Errealitate bat da, eta enpresak kontziente dira eremu sozioekonomikoan euskara sustatzeak eta erabiltzeak dakartzan onurez.

Proiektu honen bidez, Arabako eremu sozioekonomikoan aintzatetsitako enpresen eta erakundeen sare bat eratu nahi da.

Erakunde sustatzaileak

  • Arabako Foru Aldundia
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gasteizko Udala
  • Vital Fundazioa
  • SEA
  • Grupo Mondragón
  • Cámara de comercio
  • Arabako merkataritza eta zerbitzuetako enpresaburuak (AENKOMER)
  • Laneki
  • Bai Euskarari Elkartea
  • Enpresetan euskararen erabilera bultzatzea
  • Euskararen kudeaketaren prestakuntza ekintzailetzan
  • Merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera bultzatzea
  • Lanbide Heziketan euskararen praktikak sustatzea
  • Sentsibilizazioa: Lazarraga Sariak
Informazio gehiago