Basquemoda

proyecto basquemoda

Euskal Modaren Klusterraren bidez (Basquemoda) lanean ari gara euskal etiketa sortzeko. Proiektuaren helburua da kalitate eta zerbitzu maila handiko euskal moda sektorea sortzea.

Horretarako funtsezkoa da balio-katearen eragile guztion kooperazioa balio erantsi dela kontuan hartzea eta baliatzea. Zergatik?

  • Ezagutza eta esperientzia, sarri, erakundeen arteko komunikaziotik eta ideiak trukatzetik datorrelako.
  • Posible delako aldi berean kooperatzea eta lehiatzea. Horixe bera da mundu osoko enpresa garrantzitsu askoren leloa.
  • Horrek abantaila konpetitiboak bilatzeko aukera ematen duelako, ohiko faktoreetatik harago: sinergiak probestuz edo jarduera bateratuak antolatuz, kosteak murrizteko.
  • Euskal Modaren sektorearen barruan dauden segmentu guztien jarduerak sustatzea.
  • Kalitate eta zerbitzu maila altua adieraziko duen Euskal Modaren marka garatzea.
  • Marketing erreminta bat ahalbidetzea, euskal modari posizionamendu propioa emateko.
  • Euskal moda sektorearen eta Euskal Herriaren irudia indartzea: eskualdi irekia gara eta hobekuntza konpetitiboarekin inplikatuta.

Basquemodak plataforma sektorial bat izan nahi du, eta elkarlana garatu honako arlo hauen inguruan:

  • Pertsonak. Formazioa.
  • Teknologia. Berrikuntza.
  • Kudeaketa.
  • Internalizazioa.
  • Marketinga. Sustapena.
  • Euskal moda diseinatu, ekoitzi eta merkaturatzen duten enpresek parte hartu ahal dute (bai jantziekin bai osagarriekin lan egiten dutenek). Sektorean garapen konpetitiboa indartzea da helburua, eta horretarako beste enpresekin elkarlanean egoteko prest egon behar dira.
  • Euskal moda sektoreari zerbitzu estrategikoak eta orokorrak eskaintzen dizkioten enpresek.
  • Empresas de otros sectores que proporcionan ventajas competitivas a la moda vasca.
  • Azken batean, norberaren ekipamendurako produktuen balio-katearekin zerikusia duten enpresa guztiek parte hartu ahal dute (bai jantziekin, bai osagarriekin lan egiten dutenek).
izena eman