Eskura dituzun aukera finantzarioak

Finantzazioa izan ohi da negozio berriari ekiteko arazoetako bat, baita inbertsio berriak egiteko orduan, ala eguneroko ezustekoei aurre egiteko orduan ere.

  • Kreditu ofizialeko institutua (Instituto de crédito oficial – ICO): Ekintzaileei, autonomoei eta Enpresa Txiki eta Ertainei zuzendutako finantzazio lerroak dira.
  • Berrikuntza enpresa (Empresa nacional de innovación – ENISA): Gazteentzako finantzazio lerroak.
  • Elkar bermatzeko sozietateak (SGI): Irabazi asmorik gabeko entitateak dira, banketxeen aurrean zure finantzazioa bermatu egiten dutenak. Entitate batzuek sinatzen duten hitzarmeni esker, finantzazio pribilegiatua eskuratu ahal duzu. Euskal Autonomia Elkartean horrelako bi entitate ditugu: Elkargi eta Oinarri.
  • Arrisku kapitaleko sozietateak: Inbertsioa negozioaren hastapenetan egiten duten sozietateak dira. Ideia da inbertsioa berriro ere eskuratuko dutela negozioa sendotutakoan. Etekin ekonomikoa bilatzen dute, eta osagai teknologiko handia duten negozioetan inbertitu ohi dute.
  • Leasing: Errendamendu-kontratu bat da, amaitutakoan erosteko aukera ematen duena. Fiskalitate ona izan ohi du, baina gastu finantzario handiagoak.
  • Renting: Hau ere alokairu-kontratu bat da, baina erosteko aukerarik gabekoa. Jarduera ekonomikoan erabiltzen bada ere, zerga aringarri gisa erabili ahal da PFEZ ordaintzeko orduan (% 100).
  • Crowdfunding: Ideia azaldu eta hainbat jenderen ekarpen txikiak eskuratzen saiatzea da. Hainbat sistema ezberdin dago. Esteka honetan estatuan dauden plataformak ezagutuko dituzu: http://www.crowdacy.com/crowdfunding-espana/
  • INBERTSIORAKO FINANTZA-LAGUNTZAK

2016ko deialdia, oraindik ere argitaratu gabe.

Laburpena: Programa honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko industria-, merkataritza- eta turismo-sektoreetako enpresa txiki eta ertainei finantza-laguntzak ematea, hain zuzen, ibilgetu ez-material eta/edo material berrietan inbertsioak egiteko eta zirkulatzailea finantzatzeko (elikagai enpresan barne daude, baina jatetxeak ez). Gutxieneko zenbatekoak honakoak dira: 100.000 euro industria sektorean; 30.000 euro, turismo-sektorean; eta 30.000 euro, merkataritza sektorean. Diruz laguntzen diren inbertsioak finantzatzeko finantza-errentamenduko eragiketak ere diruz laguntzekoak dira.

Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea SA. (SPRI) Tel.:94 403 70 00. Web orria: www.spri.es/afi

  • GAZTENPRESA
    Labupena: enpresak sortzeko edo eskualdatzeko eta enplegu sortzeko deialdia da. Ezaugarriak:
    – Zenbatekoa: mugarik gabe.
    – Komisioa irekitzeagatik: % 1
    – Interes fijoa: % 3,5
    – Bermea: kasuan kasukoa

http://www.gaztenpresa.org/apoyamos-tu-negocio-2/financiacion