JUNCAL BALLESTINEN OMENEZKO LORE DEKORAZIOA
AENKOMER Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako enpresariek "Lore-artearen erakusketa: Juncal Ballestin omenaldia" izeneko ekimena aurkeztu dute ostiral honetan, apirilaren 21ean. Jarduera hau AENKOMERek Gasteizko Udaleko Ekonomia Sustatzeko Sailarekin tokiko merkataritza bultzatzeko ekimenak egiteko duen hitzarmenaren esparruan garatzen da, eta, gainera, Arabako Foru Aldundiaren lankidetza du.