COVID-19AREN ERAGIN EKONOMIKOAREN AURREAN NORBERAREN KONTURAKO LANGILEENTZAKO NEURRIAK
Gobernu Zentralak hainbat neurri ekonomiko argitaratu ditu langile autonomoen artean pandemiak eragindako krisia arintzeko. Horien artean, nabarmentzekoak dira norberaren kontura lan egiten duten pertsonentzako abalen lerroak, zerga-zorra ordaintzeko epeak etetea, hipoteka ordaintzeko epea luzatzea, jarduera uzteagatiko prestazioa edo aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteak malgutzea.