Egungo kanpainak
AENKOMERen, Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariak, Empresarios/as de Comercio y Servicios de Álava, enpresen lehiakortasuna profesionalizatzeko eta hobetzeko lan egiten dugu, zure negozioa errentagarri egiten eta ikusgarritasun handiagoa ematen lagunduko dizuten hainbat proposamenen bidez.
BERRIKUNTZA ETA EKINTZAILETZARI BURUZKO V. JARDUNALDIA
AENKOMER Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresarietatik Berrikuntza eta Ekintzailetzari buruzko V. Jardunaldira gonbidatzen zaitugu, gure sektorearen eta gure probintziaren errealitatera eramandako egungo egoera ekonomikoaren azterketa egiteko.
ARABAKO MERKATARITZA ETA ZERBITZUEN SEKTOREARENTZAKO AENKOMER SARIEN DEIALDIA. XIV. EDIZIOA.
Aurten ere, Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresarien Elkarteak AENKOMER sarien deialdia egin du ARABAKO MERKATARITZA ETA ZERBITZUEN SEKTOREARI, gure enpresak eta sektoreko kideak jarduera-arlo guztietan egiten ari diren lana baloratzeko.
ARABAKO UDABERRIKO IV. ERAKUSLEIHO LEHIAKETA
Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariek erronkak beren gain hartzen jarraitzen dute, eta sektorea gehien behar duen unean motibatzen saiatzen dira. Horregatik, laugarren urtez jarraian, Arabako Udaberriko Erakusleihoen IV. Lehiaketa jarri dugu abian, zure merkataritza sustatzen jarraitzeko eta erakargarriagoa egiteko ideia bat planteatzeko asmoz.
50 €-KO BILLETE BERRIA AURKEZTEKO INFORMAZIO-JARDUNALDIA
AENKOMERek, Ertzaintzaren Polizia Zientifikoarekin lankidetzan, informazio-jardunaldi bat antolatu du apirilaren 4an indarrean jarriko den 50 €-ko billete berria aurkezteko.
ARABAKO MERKATARITZA, OSTALARITZA ETA ZERBITZUEN SEKTORERAKO LAN-POLTSA
Ekimen honen bidez, zure negozio motarako profil egokienak eskaintzen dizkizugu, baita merkataritza-sektorean etorkizun bat eratzeko aukera ere.
BEKA PROGRAMA
AEnkomer elkarteak, “La Caixa” Gizarte Ekintzarekin batera, aukera bat eskaini nahi die gazteei, beren garapen profesionala hobetzeko eta beren formazioa osatzeko Gasteizko merkataritza eta zerbitzuen sektorean.
20 plaza, agortu arte
BONODENDA
Aenkomer elkarteak, Arabako Foru Aldundiarekin batera, Bono Denda kanpaina abiatu du lehen aldiz, Arabako komertzio espezializatuari eta urbanoari laguntzeko.
TXAKOLINAREN MENUA
Arabako Merkataritza eta Zerbitzuen Federazioak hainbat elkarterekin eta Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan jardun du Aiara Haranean menu bat eskaintzeko. Eskualdeko ekonomia sustatzeko helburuarekin, hainbat sukaldari eta ostalari arabarrek eskualdeko produkturik onenekin egin dute menu hau.
HIPOTEKAZOA
Aurreko aldietan arrakasta handia izan ondoren, AEnkomer eta ALAMU elkarteek HIPOTEKAZOA abiatu dute aurten (ALAMU Etxerako Ekipamenduen Elkartea da). HIPOTEKAZOaren helburua da altzarien eta etxeko gauzen erosketa sustatzea. Horretarako, azaroaren 2tik abenduaren 11ra bitartean erostegatik, HIPOTEKA BAT URTEBETEZ ORDAINTZEKO ADINAKO SARIA IRABAZI AHAL IZANGO DUZU, (* 500 € hilero).
URBAN COMMERCE HIRIKO MERKATARITZARI BURUZKO VII. JARDUNALDI TEKNIKOA
Programaren aurrerapen bat izan dezakezu, bai teknikariarena, bai sozialarena, honako honetan: https://goo.gl/XRa1Wb