Egungo kanpainak
AENKOMERen, Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariak, Empresarios/as de Comercio y Servicios de Álava, enpresen lehiakortasuna profesionalizatzeko eta hobetzeko lan egiten dugu, zure negozioa errentagarri egiten eta ikusgarritasun handiagoa ematen lagunduko dizuten hainbat proposamenen bidez.
EZAGUTU AENKOMER-EN GABONETAKO AZOKAKO ETXOLEN ESKAINTZA ZABALA
Produktu mota ugarik hartzen dute abenduaren 12tik urtarrilaren 5era bitartean Abastos Plazaren kanpoaldean dagoen Gabonetako Azokan.
GABON HAUETAN, EGIN BAT ARABAKO ERRIOXAKO ZURIAREKIN
AENKOMER Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariek, Lakua-Arriaga auzoko Ipar-Arriaga Auzo Elkartearekin lankidetzan, merkataritza eta ostalaritza dinamizatzea helburu duen ekimen bat jarri dugu abian, kasu honetan Arabako Errioxa sustatzeko ekimen bati lotuz.
ZATOZ GABONETAKO AZOKARA ETA GOZATU 50 JARDUERA BAINO GEHIAGOREKIN
AENKOMER, Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariak, Vitoria-Gasteizko Hornikuntza Merkatuarekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Vital Fundazioarekin lankidetzan, Gabonetako III. Merkatua jarri du abian. Azoka horrek Europa erdialdeko merkatuen magia eta esentzia transmititu nahi ditu gure hiriburuan, ikuspegi enogastronomikotik.
ELKARRIZKETA EDURNE PARRO AENKOMER-EKO ZUZENDARI GERENTEARI, TOKIKO KONTSUMOA SUSTATZEKO BI PROIEKTURI BURUZ
Edurne Parrok, AENKOMEReko (Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariak) gure zuzendari kudeatzaileak, Onda Vascan egindako elkarrizketa batean, Federaziotik egiten ari diren proiektuen berri eman digu.
SARI BIKAINAK IRABAZI REDEKORA ZURE ETXEA KANPAINAREKIN
AENKOMER Merkataritza eta Zerbitzuetako enpresariek, Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan, kanpaina bat abiarazi dute etxeko ekipamenduaren sektorearen irudia lantzeko eta bezeroak fidelizatzeko.
AMT-AREKIN EGINDAKO SALMENTAK SUSTATZEKO KANPAINA BERRIA ABENDUA 2019
Aurreko ekimenen arrakastaren ondoren, AENKOMERek erosketa-hobarien kanpaina berri bat abiarazi du, aisialdiari eta ongizateari lotutako sarien eta Gabonetako saskien zozketan sartzeko aukera emango dizuna.
Txartela erabiliz beti eskaintzen dizkizugu proposamenik onenak!
ARABAKO EHUNGINTZAREN HITZARMEN KOLEKTIBO PROBINTZIALAREN FUNTSEZKO PUNTUAK (2018-2019-2020)
Hitzarmen honek bere lurralde-eremuan ehungintzako salerosketako merkataritza-jardueretan diharduten enpresa guztiei eragingo die. Halakotzat hartuko dira mota guztietako jantziak, mahaiko arropa, ohea eta jarduera nagusia ehungintza duten saltokiak.
360º-KO TOUR BIRTUALA IRUDI PERTSONALAREN SEKTORERAKO
AENKOMERen Arabako Irudi Pertsonalaren sektoreko establezimenduei eskaintzen diegu 360º-ko Tour Birtuala sartzea haien negozioetan.
REDEKORA ZURE ETXEA KANPAINA ARABA 2019
AENKOMER Merkataritza eta Zerbitzuetako enpresariek, Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan, kanpaina bat abiarazi du etxeko ekipamenduaren sektorearen irudia lantzeko eta bezeroak fidelizatzeko.
ZURE NEGOZIOA HOBETZEA EZ DA MISTERIO BAT
Izan ere, zure negozioa hobetzea ez da misterio bat, EUSKOMER-etik Mystery Shopper-en (Bezero Misteriotsua) ekintza batean parte hartzea proposatzen dizugu, zure negozioaren antolaketa eta kudeaketa hobetzeko helburuarekin. Ekintza hori Plan Estrategikoaren barruan dago, eta Eusko Jaurlaritzako Kontsumo, Merkataritza eta Turismo Sailak diruz laguntzen du % 100ean, eta ez du kosturik eragiten zuretzat.