GASTEIZKO UDALAREN DIRULAGUNTZAK, EUSKARAREN ERABILERA AREAGOTZEKO 2024
Gasteizen euskararen presentzia eta erabilera bultzatzen duten ekimenak sustatzeko dirulaguntzak arautu eta emateko deialdia egiten da.
- Establezimenduaren kanpoko errotulazioan, papergintzan (faktura-ereduak, gutun-azalak, poltsak…), seinaletikan eta gainerako materialetan euskara sartzea.
- Webguneak euskarara egokitzeko egokitzea eta/edo itzultzea.
- Establezimenduaren hizkuntza-egoeraren diagnostikoarekin, ebaluazioarekin eta/edo ziurtagiriarekin lotutako gastuak, zeregin horietan soilik diharduten erakundeek egindakoak.
Oinarri hauetan jasotako laguntzen onuradun izan daitezke honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak:
- Helbidea Vitoria-Gasteizko udalerrian izatea.
- Ostalaritzan, merkataritzan edo zerbitzuen aurkezpenean jarduera izatea.
- Jarduera horrek jendearekin zuzeneko harremana izatea eta Vitoria-Gasteizko udalerrian egitea.
- Diruz lagundutako lanak 2023ko irailaren 1etik 2024ko abuztuaren 31ra bitartean egin izana.
- Gastuaren %50era arte, 600 euroko muga gainditu gabe:
- Web orria egokitzea edo establezimenduaren kanpoko errotulazioan, papergintzan, seinaletikan eta gainerako materialetan euskara sartzea.
- Gastuaren %75 arte, 450 euroko muga gainditu gabe:
- Ebaluazio eta ziurtapen-lanak.
Mugaeguna: 2024ko irailaren 22a