aenkomer

/aenkomer
­

About aenkomer

This author has not yet filled in any details.
So far aenkomer has created 540 blog entries.

AMT-AREKIN EGINDAKO SALMENTAK SUSTATZEKO KANPAINA BERRIA MAIATZA 2019

Maiatzaren 16tik 31ra bitartean, proiektuari atxikitako establezimenduetan Arabako Merkataritza Txartelaren bidez erosketak ordaintzen dituztenen artean, gutxienez 20 euroko erosketarekin, Arabako Errioxako upeltegi batera 24 bisita eta bazkari zozketatuko dituzte. Laudiotik, Amurriotik eta Gasteiztik upeltegirako autobusa sariaren barne dago. Txartela erabiliz beti eskaintzen dizkizugu proposamenik onenak!

ARABAKO BONODENDA 2019 KANPAINA

Bosgarren urtez jarraian, AENKOMER Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariek, Gasteizko Udalarekin eta Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan, Bonodenda kanpaina abiarazi dute, Gasteizko merkataritza espezializatuari eta hiri-merkataritzari laguntzeko.

KONTRATAZIO MUGAGABERAKO LAGUNTZAK 2019

Arabako Foru Aldundiak Arabako enpresek langabeen kontratazio mugagabea egitea sustatzen du, biztanleria aktiboaren enpleguan egonkortasuna ematen laguntzeko.

ARABAKO UDABERRIKO ERAKUSLEIHOEN VI. LEHIAKETA

AENKOMERek erronkak hartzen jarraitzen du eta sektorea, gehien behar duen unean, motibatzen saiatzen da. Horregatik, seigarren urtez jarraian, Arabako Udaberriko VI. Erakusleiho Lehiaketa jarri dugu abian, zure merkataritza sustatzen jarraitzeko eta erakargarriagoa egiteko ideia bat planteatzeko asmoz.

II. GABONETAKO AZOKA

Iazko lehen edizioaren ondoren, AENKOMERek Europa erdialdeko Gabonetako Merkatuaren bigarren edizio hau jarri du martxan, eskaintza enogastronomiko onena eta gure kulturari lotutako doako eta publiko guztientzako hainbat jarduera nahastuko dituena.

AMT-AREKIN EGINDAKO SALMENTAK SUSTATZEKO KANPAINA BERRIA ABENDUA 2018

Aurreko ekimenen arrakastaren ondoren, AENKOMERek erosketa-hobarien kanpaina berri bat abiarazi du, aisialdiari eta ongizateari lotutako sarien eta Gabonetako saskien zozketan sartzeko aukera emango dizuna. Txartela erabiliz beti eskaintzen dizkizugu proposamenik onenak!

REDEKORA ZURE ETXEA 2018 KANPAINA

Seigarren urtez jarraian, AENKOMER Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariek, Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan, kanpaina bat abiarazi dute etxeko ekipamenduaren sektorearen irudia lantzeko eta bezeroak fidelizatzeko.

ARABAN BAI MERKATARITZARI, OSTALARITZARI, EUSKARARI

AENKOMERen, merkataritza eta ostalaritzako establezimenduetan euskararen erabilera sustatzeko lanean ari gara, badakigulako euskara sektorearentzat bereizteko aukera bat dela. Garrantzitsua da berritzailea izatea eta gure lurraldeari erritmoa jarraitzen jakitea. ARABAN BAI kanpainaren bidez, merkataritzari, ostalaritzari eta euskarari BAI esan nahi diogu.

SUKALDARITZA TAILERRA: EKOIZLE BAT, ZAPORE BAT

Datorren azaroaren 7an, etor zaitez Abastos Fundaziora jardunaldi gastronomiko desberdin batez gozatzera. Produktuak, ekoizleek eta sukaldariek bat egingo dute, sukaldaritza-tailer bat eskaintzeko. Bertan, inguruko ekoizleak ezagutu eta haiekin hitz egin ahal izango duzu. Sutegiak bertako produktuez beteko dira, eta horiekin sasoiko menu goxoa prestatuko da.

GORBEIAN EROSTEAK SARIA DAUKA!

Lehen aldiz, AENKOMERek Gorbeialdeko Merkataritza/Zerbitzuen eta Ostalaritzaren arteko Salmenta Gurutzatuen Kanpaina abiarazi du, eskualdeko barne-kontsumoa sustatzeko asmoz.

Pin It on Pinterest