ARABAKO BONODENDA KANPAINA 2018

Laugarren urtez jarraian, AENKOMER Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariek, Gasteizko Udalarekin eta Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan, BONODENDA KANPAINA abiarazi dute, Arabako merkataritza espezializatuari eta hiri-merkataritzari laguntzeko.

Kanpaina horretan, kontsumitzaileak deskontu-bonu batekin ordaintzen du kanpainari atxikitako establezimenduetan. Deskontu-bonu honek (Bono Denda) erosi den prezioa baino balio handiagoa du. Zehazki, kontsumitzaileak 40 euroko bonu bat erosten du eta 50 € ditu kanpainari atxikitako establezimenduetan kontsumitzeko, horrek dakarren erakargarritasunarekin. Aurten ere erosketa bera egiteko bi bonu pilatu ahal izango dira, batez besteko tiketa 100 €-tik gorakoa duten erosketetarako kanpaina erakargarri egiteko.

Gorbeialdearen kasuan, kontsumitzaileak 20 euroko bonu bat eros dezake; horrela, 25 € izango ditu kanpainari atxikitako establezimenduetan kontsumitzeko, edo 40 €-ko bi bonu eros ditzake eta 50 € izango ditu eskualdean erosketak egiteko.

Ekimen honen helburua Arabako merkataritza espezializatuan eta hiri-merkataritzan kontsumoa suspertzea da.

Horretarako, maiatzaren 10etik uztailaren 7ra bitartean 1.700 bonu jarriko dira zirkulazioan, bakoitza 40 euroko prezioan, 20 € Gorbeialdean.

Bonu horiek Nafarroako Rural Kutxako sukurtsaletan eta AENKOMERen bulegoetan erosi ahal izango dira (Aiztogile kalea, 61; Vitoria-Gasteiz).

Gorbeialdeko Kuadrillan, bonuak leku hauetan erosi ahal izango dira:

  • Aramaio: Ibarra Botika (Ibarra) eta Covirán Kintenela (Ibarra)
  • Legutio: Legutioko Udala
  • Urkabustaiz: Urtaran okindegia (Izarra)
  • Zigoitia: Zainduz Fisioterapia (Gopegi)
  • Zuia: Itziar autozerbitzua (Murgia) eta Lokalolita Maskotak (Murgia)

Dokumentazioa

Gasteizko parte-hartzaileen establezimendua
Gorbeialdea Establezimendu partaideak
BONODENDA INFORMAZIOA