MEC 2024. MEKATARITZA-ESTABLEZIMENDUAK ETA MERKATARITZA-JARDUERAREKIN LOTUTAKO ZENBAIT ZERBITZU MODERNIZATZEKO LAGUNTZA

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak MEC 2024 programaren deialdia egin du, berrikuntzaren bidez EAEko merkataritza-establezimenduetan eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zenbait zerbitzutan energia-kontsumoaren modernizazioa eta efizientzia sustatzeko.

EAEko merkataritza-establezimenduen eta zerbitzu jakin batzuen modernizazioa bultzatzea, berrikuntzaren, kudeaketa-tresnen, azpiegituren eta merkataritza-ekipamenduaren hobekuntzaren bidez, kalitate- eta lehiakortasun-maila handiagoa lortzeko bide gisa.

Norberaren konturako langileak edo autonomoak, sozietate zibilak eta ondasun-erkidegoak, eta mikro eta enpresa txikiak (50 langile baino gutxiago), jarduera nagusia, negozio-bolumenari dagokionez, merkataritzakoa edo merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzuak dituztenak.

Baldintzak:

  • Norberaren konturako langileak edo autonomoak, sozietate zibilak eta ondasun-erkidegoak, mikro eta enpresa txikiak, jarduera nagusia kalean bertan eta egoitza soziala eta fiskala EAEn duten merkataritza-establezimenduetan egiten dutenak.
    • Mikroenpresa: 10 soldatapeko baino gutxiago eta 2 milioi eurotik beherako negozio-bolumena.
    • Enpresa txikia: 50 soldatapeko baino gutxiago eta 10 milioi eurotik beherako negozio-bolumena.
  • Honako EJZ hauetan aritzea eta alta emanda egotea: onartutako EJZen zerrenda.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea
  • Laguntza jaso dezaketen inbertsioak:
    • 2023/10/01etik 2024/09/30era bitartean egindakoak, edo, hala badagokio, kreditua agortu arte egindakoak.
    • Inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoko establezimendu fisikoetan eta kalean bertan egin behar dira.
    • Inbertsioak enpresaren aktiboan sartu behar du lehen aldiz, fisikoki establezimenduan egon behar du eta gutxienez bi urtez egon behar du.
    • Jarduerarekin lotura zuzena duten eta behar-beharrezkoak diren inbertsioak.
    • Diruz lagundu daitekeen aldian egindako eta fakturatutako inbertsioa, eskabidea egiten den unean edo laguntza emateko ebazpena eman eta gehienez 2 hilabeteko epean ordaindutakoa (2024/11/30eko muga)
  • Diruz lagundu daitezkeen inbertsio motak:

1. lerroa: Saltokiaren azpiegitura eta ekipamendua berritzea (inbertsioaren gutxieneko zenbatekoa: 3.000 €). 

  • Saltokiaren barrualdea eta/edo kanpoaldea egokitzeko, berritzeko edo handitzeko obrak eta instalazioak, baldin eta egokitzapenari, azaleraren banaketari edo irudiaren hobekuntzari eragiten badiote.
  • Energia aurrezteko edo eraginkortasunez erabiltzeko neurriak ezartzeko obrak eta instalazioak.
  • Mugikortasun urriko pertsonen irisgarritasuna erraztuko duten oztopo arkitektonikoak kentzeko egindako berrikuntzak.
  • Izen komertziala, marka, logotipoa eta antzekoak identifikatzeko errotuluak erosi eta instalatzea
  • Jarduera nagusia gauzatzearekin lotutako altzariak eta makineria erosi, instalatu eta muntatzea. (A, B edo C eraginkortasun energetikoaren etiketa izan behar dute)
  • Produktuak erakusteko ekipamendua eta altzariak erostea: erakusleihoak, erakusmahaiak, panelak, apalategiak, beira-arasak eta uharte erakusketariak (hoztuak barne), oholtzak, esekitokiak eta antzekoak.
  • Alarmak eta segurtasun-sistemak (gehienez 6.000 €, BEZik gabe).
  • Eraginkortasun energetiko handiko klimatizazio-ekipoak. (A, B edo C eraginkortasun energetikoaren etiketa izan behar dute)
  • Merkataritza-gune batean integratutako merkataritza-enpresa txiki eta ertainek partekatutako merkataritza-jarduerarekin lotutako espazio eta elementu komunak hobetzeko eta modernizatzeko inbertsioak, hala nola korridoreak, instalazio teknikoak, estalkiak, kanpo-fatxada, zerbitzuak edo zentrorako sarbideak, betiere gune horiek merkataritza-establezimenduen titularrak kudeatzen baditu, jabeen erkidegoaren araubidean.
  • Arkitektoek, ingeniariek… egindako proiektua, obra edo proiektuak idaztetik eratorritako gastuak.

Línea 2. lerroa: teknología berria eta berrikuntzen eransketa (inbertsioaren gutxienenko zenbatekoa: 1.000€).

  • Merkataritza-establezimenduaren kudeaketa hobetzeko ekipo informatikoak, aplikazio informatikoak eta kudeaketa-softwarea, betiere merkaturatze-prozesuetan integratuta badaude edo enpresa-kudeaketarako badira. Diruz lagunduko dira, gehienez, ekipo informatiko bat eta periferiko bat establezimendu bakoitzeko.
  • Merkaturatze-sistemak (web-orriaren garapena, online salmenta: ecommerce, scommerce, mcommerce eta antzekoak) edo merkataritza-establezimendua (bezeroak, hornitzaileak, eta abar) abian jartzeko edo hobetzeko sortu, garatu eta ezartzea.
  • Salmenta-puntako terminalak eta produktuak kodetzeko eta irakurketa optikorako sistemak.
  • Balantza elektroniko komertzialak.
  • Kutxa erregistratzaileak.
  • TicketBAI (TBAI) sistemarako fakturazio-softwarea ezartzea.
  • Diruz lagundu daitekeen lerro batean baino gehiagotan inbertsioak egiten badira, lerro bakoitzean onartutako inbertsioaren gutxieneko zenbatekoa betetzen duten inbertsioak baino ez dira diruz lagunduko.
  • Ez dira diruz lagunduko:
    • Lokalak erostea eta eskualdatzeko eskubideak.
    • Garraio-kostuak, telebistak edo telefono-terminalak.
    • Erakusketako eta frogako artikuluak.
    • Leasing edo renting bidez ekipamendua erostea.
    • BEZa eta mota guztietako zergak, tasak edo kontribuzioak.
    • Luminariak aldatze hutsarekin. Energia-efizientzia handikoak badira edo instalazio elektrikoaren berrikuntza batean integratuta badaude bakarrik (A, B, C)
    • Establezimenduaren irudia argi eta zuzenean berritzea ez dakarten erreformak.
    • Maskara, eskularru eta mantalen gastuak, bulegoko materialaren gastuak, profesionalen prestakuntza eta aholkularitzako gastuak
    • Softwarea mantentzea eta eguneratzea, betiere TicketBAI sistema ezartzeko ezinbestekoak ez badira, eta hori behar bezala justifikatu beharko da.
    • Dekorazio-gastuak, prestakuntza, bulegoko materiala…
    • Diruz lagundu daitezkeen aktiboen deskribapena argi eta garbi identifikatuta ez duten fakturak, kodetutako kontzeptuak onartzen ez badira, eta horien zenbatekoa, BEZa kenduta, 100 eurokoa edo hortik beherakoa bada.

Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 10.000€ da establezimendu bakoitzeko.

Inbertsio onargarriaren gaineko dirulaguntzaren ehunekoa % 40 izango da. Dirulaguntzaren ehunekoa honako kasu hauetan handitu ahal izango da (ehunekoa ezin izango da, inola ere, onartutako inbertsio osoaren % 52 baino handiagoa izan):

  • Merkabide, Retail Eusko Eskola edo Eus-commerce programen parte hartzea: puntu 1
  • Inbertsioa 2. lerroan sartzen da: 2 puntu
  • Gutxienez plantillaren erdia mugagabea eta emakumezkoa da: puntu 1
  • Badu Berdintasun Plana edo Lana eta familia bateragarri egiteko Plana, edo Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasunerako Lankidetza Erakundea den: puntu 1
  • Kontsumobideren arbitraje-sistemari atxikia: 1 punto
  • Merkataritzako zonako zein gremioko elkarteren batekin duen lotura, eta horren iraupena establezimenduan egindako inbertsioaren iraupen-denboraren berdina edo handiagoa izatea.: puntu 1
  • “Berriz Enpresa” programari harrera egitea: puntu 1
  • Establezimenduaren antzinatasuna: 10 urte baino gehiago: puntu 1
  • Jendearentzako arreta euskaraz (Bai Euskarari edo Bikain ziurtagiria): puntu 1
  • Energia-komunitateetako kide izatea: 2 puntu

Lortutako laguntza bateragarria da beste edozein dirulaguntzarekin. Guztien artean ezin izango dute diruz lagundutako inbertsioaren guztizko kostua gainditu.

Eskabideak aurkezteko epea 2024/04/24tik 2024/09/30era bitartekoa izango da, edo, bestela, kreditua agortu artekoa.

Eskaera eta gainerako izapideak bitarteko elektronikoen bidez egingo dira.

Honako agiri hauek aurkeztu behar dira:

  • Egoitza elektronikoaren formularioa
  • NAN, pertsona fisikoa izanez gero
  • IFZ pertsona juridikoaren, ondasun-erkidegoen eta sozietate zibilen kasuan.
  • Enpresaren eskriturak eta, pertsona juridikoen kasuan, ondorengo aldaketak.
  • Pertsona edo erakunde eskatzailearen eraketa-kontratua eta ordezkaritza-ahalordea, nortasun juridikorik gabeko erakundeen, ondasun-erkidegoen eta sozietate zibilen kasuan.
  • Legezko ordezkaritza-ahalordea (ordezkaritza ematen bada).
  • EJZren bajen eta alten ziurtagiri historikoa, eskaera aurkeztu baino 3 hilabete lehenagokoa ez bada.
  • Fakturak eta ordainagiriak. Eskabideak aurkezteko egunean inbertsioa ordainduta ez badago, laguntza emateko ebazpena eman eta gehienez ere 2 hilabeteko epean igo beharko da egiaztagiria (2024/11/30eko muga).
  • Hirugarren interesdunaren alta-agiria.
  • Energia-eraginkortasun handiko etiketa, ekarpena nahitaezkoa den inbertsioen kasuan.
  • Inbertsioen deskripzio-memoria laburra: ezaugarriak, funtzioak eta jarduera nagusiarekiko erlazioa.

Diruz lagundu daitekeen ehunekoa handitu ahal izateko:

  • “Eus-commerce”, “Retaileko Euskal Eskolan” edo Merkabiden parte hartu izanaren ziurtagiria.
  • Langileen alta-txostena (ITA), Diruzaintza Orokorrarena.
  • Berdintasun Plan bat edo lana eta familia bateragarri egiteko plan bat egiaztatzea, edo Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasunerako Lankidetza Erakunde gisa aitortzea.
  • Kontsumobideren arbitraje-sistemarekin bat egin izana egiaztatzea.
  • Merkatarien elkarteko kide izatearen ziurtagiria.
  • “Berriz enpresa” programan parte hartu izanaren ziurtagiria
  • Bai Euskarari edo Bikain ziurtagiria.
  • Establezimendua 2023an energia-erkidego bateko kide izan dela egiaztatzen duen ziurtagiria

Emial bat bidali dezakezu info@aenkomer.com / proyectos@aenkomer.com edo deitu 945 12 35 00.

Esteka honetan ere aurki dezakezu informazio guztia:

Orden MEC 2024