AZAROAREN 20TIK ABENDUAREN 3RA BITARTEAN EUSKARAZ EROSTEN BADUZU, IRABAZ DEZAKEZU
Azaroaren 20tik abenduaren 3ra bitartean 400 euro zozkatuko ditugu saritan ekimenari atxikitako denda, taberna, jatetxe eta bestelako zerbitzuetan euskara erabiltzen dutenen artean.
AENKOMERrek, Eusko Jaurlaritzarekin eta Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan, “Eskatu/Eskaini euskaraz” kanpainan parte hartuko du, gure merkataritza, ostalaritza eta gainerako zerbitzuetako saltokietako erosketetan euskararen erabilera sustatzeko helburua duen ekimenean.
Azaroaren 20tik abenduaren 3ra bitartean 400 euro zozkatuko ditugu saritan ekimenari atxikitako denda, taberna, jatetxe eta bestelako zerbitzuetan euskara erabiltzen dutenen artean. 40 euroko 10 erosketa-txartel zozkatuko ditugu establezimendu horietan kontsumitzen jarraitzeko.
- Kanpaina honetan izena ematen duten establezimenduei informazio-kartel bat emango diegu, identifikatzeko eta ikusgai jartzeko.
- Kanpainan parte hartzeko, erosketak euskaraz egiten dituzten bezeroek erosketa-tiketaren argazkia eta izen-abizenak bidali beharko dituzte, azaroaren 20tik abenduaren 3ra bitartean, WhatsAppeko 945123500 telefonora. Tiketaren argazkia bidaltzeak zozketan parte hartzeko aukera emango du.
- Zozketa: abenduaren 5ean iragarriko ditugu AENKOMERen sare sozialetan irabazleen izenak. Bonu horiek 2023ko abenduaren 31ra arte erabili ahal izango dira atxikitako establezimenduetan.
- Ahalik eta inpaktu handiena lortzeko, AENKOMERren komunikazio bideez gain, saltokiek haien kanalen bidez (sare sozialak, web orria, bezeroentzako informazioa…) zabalpena egin dezaten gomendatzen dugu.
- Parte hartzeko, kanpainan atxikitzeko eskaera bete eta 2023/11/20a baino lehen bidali beharko duzu. Kanpainara atxikitzeko eskaera,
- Kanpainan parte hartzeak ez du inolako kosturik izango saltokientzat.
- BONUAK KOBRATZEKO PROZEDURA:
- Bonuak trukatzeko epea amaitzean, establezimendu bakoitzak trukatutako bonuak bidaliko dizkio AENKOMERi, baita erosketa-tiketen kopia bat eta trukatutako bonuen kopurua eta deskontatutako euroen guztizko zenbatekoa jasotzen duen kargu-ohar bat ere (hala behar izanez gero, oharra guk egin dezakegu).
- AENKOMERi igorritako kargu-oharrek 2023/12/31 edo lehenagoko data izan beharko dute.
Kanpainan parte hartzen duten establezimenduen zerrenda kontsultatu ahal izango da HEMEN.
AENKOMER Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariak
945 12 35 00
proyectos@aenkomer.com
945 12 35 00
proyectos@aenkomer.com