MEC 2023. MERKATARITZA-ESTABLEZIMENDUAK ETA ZENBAIT ZERBITZU MODERNIZATZEKO LAGUNTZEN PROGRAMA

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak MEC 2023 programaren deialdia egiten du, berrikuntzaren bidez EAEko merkataritza-jarduerarekin lotutako merkataritza-establezimenduetan eta zerbitzu jakin batzuetan energia-kontsumoaren eraginkortasuna hobetzeko eta modernizatzeko.

EAEko merkataritza-establezimenduen eta zerbitzu jakin batzuen modernizazioa bultzatzea, berrikuntzaren, kudeaketa-tresnen hobekuntzaren, azpiegituren eta merkataritza-ekipamenduaren bidez, kalitate-maila eta lehiakortasun handiagoa lortzeko bide gisa.
Norberaren konturako langileak edo autonomoak, sozietate zibilak eta ondasun-erkidegoak, eta mikro eta enpresa txikiak (50 langile baino gutxiago), jarduera nagusia, negozio-bolumenari dagokionez, merkataritza-jarduera edo merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzuak dituztenak.

Baldintzak:

  • Jarduerak eta merkataritza-establezimenduak egoitza soziala eta zerga-egoitza EAEn izan beharko dute.
  • JEZ hauetakoren batean aritzea eta alta emanda egotea: onartutako JEZen zerrenda.
  • Inbertsioa enpresaren aktiboan lehen aldiz sartzea, eta fisikoki merkataritza- edo zerbitzu-establezimenduan gutxienez 2 urtez egotea.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

Honako hauek jotzen dira diruz lagun daitezkeen inbertsiotzat:

    • 2022/10/01etik 2023/09/30era bitartean egindakoak, edo, hala badagokio, erabilitako kreditua agortu arte.
    • Inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoko establezimendu fisikoetan eta kalean bertan egin behar dira.
    • Enpresaren aktiboan lehen aldiz sartu behar da inbertsioa, fisikoki establezimenduan egon behar du eta gutxienez bi urtez egon behar du.
    • Jarduerarekin lotura zuzena duten eta behar-beharrezkoak diren inbertsioak.
    • Diruz lagundu daitekeen aldian egindako eta fakturatutako inbertsioa, fakturaren datatik gehienez 2 hilabeteko epean ordaindua.
  • Diruz lagun daitezkeen inbertsio motak:

1. Lerroa: Merkataritza-establezimenduaren azpiegitura eta ekipamendua berritzea (inbertsioaren gutxieneko zenbatekoa: 3.000€)

  • Saltokiaren barrualdea eta/edo kanpoaldea egokitzeko, berritzeko edo handitzeko obrak eta instalazioak, azaleraren egokitzapenari, banaketari edo irudia hobetzeari eragiten diotenak.
  • Energia aurrezteko edo eraginkortasunez erabiltzeko neurriak ezartzeko obrak eta instalazioak.
  • Mugikortasun murriztua duten pertsonen irisgarritasuna erraztuko duten oztopo arkitektonikoak kentzeko egindako erreformak.
  • Izen komertziala, marka, logotipoa eta antzekoak identifikatzen dituzten errotuluak erosi eta instalatzea.
  • Jarduera nagusiari lotutako altzariak eta makinak erosi, instalatu eta muntatzea. (A, B edo C eraginkortasun energetikoaren etiketa izan behar dute)
  • Produktuak erakusteko ekipamendua eta altzariak erostea: erakusleihoak, erakusmahaiak, panelak, apalategiak, beira-arasak eta uharte erakusketariak (hoztuak barne), oholtzak,esekitokiak eta antzekoak.
  • Alarmak eta segurtasun-sistemak (gehienez 6.000 €, BEZik gabe).
  • Eraginkortasun energetiko handiko klimatizazio-ekipoak. (A, B edo C eraginkortasun energetikoaren etiketa izan behar dute)
  • Merkataritza-jarduerarekin zerikusia duten espazio eta elementu komunak hobetzeko eta modernizatzeko inbertsioak, merkataritza-enpresa txiki eta ertainek partekatuak, besteak beste, hiriko merkataritza-gune batean integratuak, hala nola korridoreak, instalazio teknikoak, estalkiak, kanpoko fatxada, zerbitzuak edo zentrorako sarbideak, betiere gune horiek merkataritza-establezimenduen titularrak kudeatzen baditu, jabeen erkidegoaren araubidean.
 

2.Lerroa: Teknologia berriak eta berrikuntza sartzea (inbertsioaren gutxieneko zenbatekoa: 1.000€)

 
  • Merkataritza-establezimenduaren kudeaketa hobetzeko ekipo informatikoak, aplikazio informatikoak eta kudeaketa-softwarea, betiere merkaturatze-prozesuetan integratuta badaude edo enpresa-kudeaketarako badira. Gehienez ere ekipo informatiko bat eta periferiko bat diruz lagunduko dira establezimendu bakoitzeko.
  • Merkaturatze-sistemak (web-orriaren garapena, online salmenta: ecommerce, scommerce, mcommerce eta antzekoak) edo merkataritza-establezimenduaren kudeaketa (bezeroak, hornitzaileak, etab.) abian jartzeko edo hobetzeko sortzea, garatzea eta ezartzea.
  • Puntako salmenta-terminalak eta produktuen kodifikazio-sistemak eta irakurketa optikoa.
  • Balantza elektroniko komertzialak.
  • Kutxa erregistratzaileak.
  • TicketBAI (TBAI) sistemarako fakturazio-softwarea ezartzea.

Diruz lagundu daitekeen lerro batean baino gehiagotan inbertsioak egiten diren kasuetan, lerro bakoitzean onartutako gutxieneko inbertsio-zenbatekoa betetzen duten inbertsioak baino ez dira diruz lagunduko.

  • Ez dira diruz lagunduko:
    • Lokalak eta eskualdaketa-eskubideak erostea.
    • Garraio, telebista edo telefono-terminalen kostuak.
    • Erakusketako eta probako artikuluak.
    • Ekipamendua erostea leasing edo renting bidez.
    • BEZa eta zerga, tasa edo kontribuzio guztiak.
    • Luminariak aldatze hutsa. Soilik eraginkortasun energetiko handikoak badira edo instalazio elektrikoaren berritze batean integratuta badago (A, B, C)
    • Establezimenduaren irudia argi eta zuzenean berritzea ez dakarten erreformak.
    • Maskarak, eskularruak eta mantalak, bulegoko materialen gastuak, profesionalen prestakuntza eta aholkularitza gastuak
    • Softwarearen mantentzea eta eguneratzea, betiere TicketBAI sistema ezartzeko ezinbestekoak ez badira, eta hori behar bezala justifikatu beharko da.
    • Diruz lagundu daitezkeen aktiboen deskribapena argi eta garbi identifikatuta ez duten fakturak, kodetutako kontzeptuak onartzen ez badira, eta horien zenbatekoa, BEZa kenduta, 100 eurokoa edo txikiagoa bada.

 

Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 9.000 €-koa da establezimendu bakoitzeko.

Inbertsio onargarriaren gaineko dirulaguntzaren ehunekoa % 30ekoa izango da. Dirulaguntzaren ehunekoa honako kasu hauetan handitu ahal izango da (ehunekoa ezin izango da, inola ere, onartutako inbertsio osoaren % 42 baino handiagoa izan):

  • Merkabide, Retaileko Euskal Eskola edo Eus-commerce programen batean parte hartzea: puntu 1
  • Inbertsioa 2. lerroan dago: 2 puntu
  • Plantillaren erdia, gutxienez, mugagabea da eta emakumea: puntu 1.
  • Berdintasun Plana edo Lana eta Familia Bateragarri egiteko Plana du, edo Emakumeen eta Gizonen arteko Aukera Berdintasunerako Lankidetza Erakundea bada: puntu 1.
  • Kontsumobideren arbitraje-sistemari atxikia: puntu 1
  • Merkataritzako elkarte zonal zein gremal batekin lotura izatea eta horren iraupena establezimenduan inbertsioak irauten duen denboraren berdina edo luzeagoa izatea: puntu 1
  • “Berriz Enpresa” programari harrera: puntu 1
  • Establezimenduaren antzinatasuna: 10 urte baino gehiago: puntu 1
  • Jendearentzako arreta euskaraz (Bai Euskarari edo Bikain ziurtagiria): puntu 1
  • Energia-komunitateetako kide izatea: 2 puntu.
 
Eskabideak aurkezteko epea 2023/06/20tik 2023/09/30era artekoa izango da, edo, hala badagokio, erabilitako kreditua agortu artekoa.

Eskaera eta gainerako izapideak bitarteko elektronikoen bidez egingo dira.

Hauek dira aurkeztu beharreko agiriak:

  • NANa, pertsona fisikoa bada
  • IFZ: pertsona juridikoa, ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak.
  • Enpresaren eskriturak eta ondorengo aldaketak, pertsona juridikoen kasuan.
  • Eraketa-kontratua, nortasun juridikorik gabeko erakundeen, ondasun-erkidegoen eta sozietate zibilen kasuan.
  • Legezko ordezkaritza-ahalordea (ordezkaritza ematen bada).
  • JEZen bajen eta alten ziurtagiri historikoa, eskaera aurkezten den egunetik gehienez 3 hilabetekoa.
  • Faktura eta ordainagiriak. (Inbertsioa ordainduta ez badago eskabideak aurkezteko datan, hurrengo bi hilabeteetan egiaztagiria igo)
  • Hirugarren interesdunaren alta-agiria.
  • Efizientzia energetiko handiko etiketa, haien ekarpena nahitaezkoa den inbertsioen kasuan.

Diruz lagun daitekeen ehunekoaren igoera lortu ahal izateko:

  • “Eus-commerce”, “Retaileko Euskal Eskola” edo Merkabideko parte-hartzearen ziurtagiria.
  • Diruzaintza Nagusiaren altako langileen txostena (ITA)
  • Lana eta familia bateragarri egiteko plan bat egiaztatzea.
  • Kontsumobide arbitraje-sistemara atxiki izana egiaztatzea.
  • Merkatarien elkarteko kide izatearen ziurtagiria.
  • “Berriz enpresa” programan parte hartu izanaren ziurtagiria
  • Bai Euskarari edo Bikain ziurtagiria.
 
Bidali mezu bat info@aenkomer.com/proyectos@aenkomer.com helbidera edo deitu 945 12 35 00 telefonora.

Informazio guztia esteka honetan ere aurki dezakezu: