EUSKARAREN PRESENTZIA HANDITZEKO LAGUNTZAK

2023an EAEko lantokietan euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko dirulaguntzak arautu eta horietarako deialdia egiten da.

  • Establezimenduaren kanpoko errotulazioan, paper-dendan (fakturen ereduak, gutun-azalak, poltsak…), seinaleetan eta gainerako materialetan euskara sartzea.
  • Web orriak euskarara egokitzea eta/edo itzultzea.
  • Establezimenduaren hizkuntza-egoeraren diagnostikoarekin, ebaluazioarekin eta/edo ziurtagiriarekin lotutako gastuak, zeregin horietan soilik diharduten erakundeek egindakoak.

Honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak izan daitezke oinarri hauetan jasotako laguntzen onuradun:

  • Gasteizko udalerrian helbideratuta egotea.
  • Ostalaritzaren, merkataritzaren edo zerbitzuen aurkezpenaren arloetan jarduera izatea.
  • Jarduera horrek publikoarekin zuzeneko harremana izatea, eta Vitoria-Gasteizko udalerrian egitea.
  • Diruz lagundutako lanak 2022ko irailaren 1etik 2023ko abuztuaren 31ra bitartean egin izana.
  • Gastuaren zenbatekoaren % 50era arte, 600 euroko muga gainditu gabe:
    • Webgunearen egokitzapena edo euskara sartzea establezimenduaren, paper-dendaren, seinaleen eta gainerako materialen kanpoko errotulazioan.
  • Gastuaren zenbatekoaren % 75 arte, 450 euroko muga gainditu gabe:
    • Ebaluazio- eta ziurtapen-lanak.
 
Azken eguna: 2023ko irailaren 22a