EUSKARAREN ERABILERA ETA PRESENTZIARAKO LAGUNTZAK

2023an EAEn kokatutako sektore pribatuko lantokietan euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko dirulaguntzak arautu eta horietarako deialdia egiten da.

Ekintza solteak:

  • Gehienez 5.000 euro
  • 3 urtez jaso dezake multzo honetako dirulaguntza
  • %20ko autofinantzazioa

Diagnostikoa eta euskara-plana + ekintza solteak:

  • Gehienez 13.000 euro
  • Behin bakarrik jaso dezake multzo honetako dirulaguntza.
  • %20ko autofinantzazioa

Urteko kudeaketa plana:

  • 12 urterarte, gehienez 35.000 euro (12tik 18ra, gehienez 25.000 euro)
  • Gehienez ere, 18 urtez jaso dezake multzo honetako dirulaguntza.
  • %40ko autofinantzazioa

Proiektu estrategikoa:

  • 12 urterarte, gehienez, 35.000 euro (12tik 18ra, gehienez 25.000 euro)
  • 3 urtez jaso dezake multzo honetako dirulaguntza (berriro eskatzeko BIKAIN ebaluazioa jaso behar da)
  • %40ko autofinantzazioa

Martxoaren 29tik Maiatzaren 2ra