Digitalizazioa: merkataritzarako erronka eta aukera

AENKOMERek (Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariak), EJKrekin (Espainiako Merkataritza Konfederazioa) batera eta Vital Fundazioaren laguntzarekin, “Digitalizazioa: merkataritzarako erronka eta aukera” jardunaldia antolatu du merkatarientzat eta ekintzaile berrientzat, eraldaketa digitalari heltzeko biderik onenei buruz hausnartzeko.

Digitalizazioak aldaketa sakonak eragiten ditu merkataritzan. Aldaketa horietara egokitzen jakitea eta egoera berri horrek sortzen dituen aukerak ahalik eta gehien aprobetxatzea funtsezkoa izango da ETEentzat. Eraldaketa digital horri ekiteko biderik onenei buruz hausnartzeko asmoz, “Digitalizazioa, erronka eta merkataritzarako aukera” jardunaldia antolatu dugu.
PROGRAMA

• Ongi etorri. AENKOMEReko ordezkaria

• 14:30 – 14:50. Marta Ríos Quintana, Banco Sabadelleko Bizkaia Mendebaldeko, Arabako eta Kantabriako Eskualdeko zuzendaria; Elena Jiménez Lasso de la Vega, Banco Sabadelleko Enpresen Segmentuko zuzendaria; eta Dulce Iturri Fernández, Banco Sabadelleko Iparraldeko Lurraldeko e-Commerce eta TPVko zuzendaria. Saltokiei aholkularitza eta finantzaketa ematea.

• 14:50 – 15:10. Concha Olivera, Zentrada & Somoscompra Españako managerra. Txikizkako merkataritzaren digitalizazioa: Handizkako erosketak egiten ikastea, gero eta lehiakorragoa eta digitalizatuagoa den mundu batean mantentzea eta haztea.

• 15:10 – 15:30. Gabriel Di Lodovico, ParcelShop Managerra GLSn. Nola sartu bezeroak nire saltokian.

• Amaiera. EJKren ordezkaria.

Eguna eta ordua: Martxoak 3, asteartea, 14: 30etan
Lekua: Vital Fundazioa Kulturunea DENDARABA (La Paz kalea, 5, 1. solairua Vitoria-Gasteiz)

Jardunaldian parte hartu ahal izateko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea administracion@aenkomer.es helbide elektronikoaren bidez, izen-abizenak eta merkataritza adieraziz.

Plazak mugatuak dira eta izen-ematearen hurrenkeraren arabera onartuko dira.