Eusko Jaurlaritzaren laguntza ostalaritza-sektorearentzat COVID-19aren aurrean

Eusko Jaurlaritzaren zuzeneko laguntza euskal ostalaritza-sektorearentzat, pandemiaren hedapena geldiarazteko hartutako neurrien eragina minimizatzeko.

Egoitza soziala eta fiskala eta lantokia EAEn duten, eta 38/2020 Dekretuan hartutako neurriek haien jardueran eragina izan duten: 

  • Norberaren konturako pertsonak eta autonomoak.
  • Ondasun-erkidegoak.
  • Sozietate zibilak.
  • Pertsona fisiko eta juridikoen taldeak.
  • Mikro eta enpresa txikiak.

* Nahitaezko itxiera-aldia amaitu eta 4 hilabete igaro ondoren, onuradunen jarduerari eutsi zaiola egiaztatuko da.

Lokalean kontsumitzeko janariak eta edariak eskaini ohi dituzten jatetxeak:

  • Jatetxeak eta janari-postuak
    • Salbu eta bere jardueraren xede nagusia banaketa edo eramateko zerbitzua denean.
  • Edari-establezimenduak, dantza-aretoak eta diskotekak
    • Ekitaldietarako prestatutako janariak eta bestelako janari-zerbitzuak izan ezik.
  • Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen bidez gauzatuko dira laguntzak:
    • 1-3 langile dituen establezimendua: 3.000 €
    • 4-10 langile dituen establezimendua: 3.500 €
    • 10 langile baino gehiagoko establezimendua: 4.000 €

* Langile guztien zenbaketan autonomoak eta soldatapekoak sartuko dira.

  • Epea abenduaren 10ean amaituko da, 23: 59etan.
  • Lantoki edo establezimendu bakoitzeko eskabide bat aurkeztuko da.
  • Eskabidea eta gainerako formularioak, honako hauek barne:
    • Eskatzaileari buruzko datuak, pertsona autonomoa, mikroenpresa, enpresa txikia edo nortasun juridikorik gabeko taldea dela zehaztuz.
    • Establezimenduaren kokapena eta izena.
    • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren epigrafea.
    • 2020ko urriaren 25ean zegoen plantilla osoari buruzko datuak. Emakume eta gizonen arteko banaketa eta langile bakoitzaren gizarte-segurantzako zenbakia.
Eskabidea eta dokumentazioa Zuzenean zerbitzuan Aurretiko Hitzorduaren bidez edo Eskaera Elektronikoaren bidez eskuratu ahal izango dira.

Laguntza kobratu ahal izateko, alta eman edo bankuko datuak aldatu nahi izanez gero:

Espedienterako, jakinarazpenetarako edo dokumentuak aurkezteko sarbidea:

Ordezkaritza beste pertsona bati emateko

  • Dirulaguntza eskaerak aurkezteko eguna eta ordua hartuko dira erreferentziatzat.
  • Aurrekontua agortuz gero, laguntza berriak ematea geldituko litzateke, eta ebazteke daudenak ezetsi egingo lirateke.
  • Dirulaguntzak ordainketa bakarrean ordainduko dira, gehienez ere 3 hilabeteko epean, eta dirulaguntza onartutzat joko da 10 eguneko epean berariaz baztertzen ez bada.
  • Diruz lagundutako zenbatekoari PFEZ kenduko zaio.
  • Laguntza hauek bateragarriak dira beste edozein dirulaguntzarekin.
  • Laguntza emateko, aurkeztutako eskabideak alderatuko dira.
  • Eskabidea gehienez ere sei hilabeteko epean ebatziko da, laguntza aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera.
  • Ordainketa bakarrean egingo da, dirulaguntza eman eta onartu ondoren.
  • Justifikazioa 2021eko urtarrilaren 29a baino lehen egingo da, justifikazio-memoria ekonomikoaren bidez:
    • Gastuen zerrenda sailkatua (enpresa, fakturaren data eta zenbakia, kontzeptua, zenbatekoa BEZik gabe eta ordainketa-data).
    • Beste diru-sarrera edo dirulaguntza batzuen aitorpena.
  • Ondoren, fakturak eta ordainagiriak bidaltzeko eskatu ahal izango da.
Informazio gehiago