PERTSONA AUTONOMOENTZAKO ETA ENPRESENTZAKO ZUZENEKO LAGUNTZAK, KAUDIMENA ETA ZORPETZEA MURRIZTEKO

2021eko ekainaren 29ko Agindua, sektore pribatuaren kaudimena eta zorpetzea murrizteko, pertsona autonomoei eta enpresei zuzeneko laguntzak emateko oinarriak onartzen dituena.

  1. 2019an edo 2020an BEZaren erregimen sinplifikatua aplikatu duten autonomoak eta erakundeak.
  2. 2019an edo 2020an BEZaren errekarguaren araubide berezia aplikatu duten autonomoak eta erakundeak.
  3. 2019ko datuekin alderatuta, urteko bolumena % 30 baino gehiago jaitsi duten pertsona autonomoak eta erakundeak.
Laguntzen zenbatekoa

  • 1. eta 2. puntuetako pertsona edo erakunde onuradunentzat, 3.000 € gehienez.
  • 3. puntuko pertsona edo erakunde onuradunentzat:
    • 2020ko bolumenaren beherakadaren %40a, 2019 urtearekin konparatuta, gehienez 10 langile dituztenean.
    • 2020ko bolumenaren beherakadaren %20a, 2019 urtearekin konparatuta, 10 langile baino gehiago dituztenean.
    • Hala ere, laguntza ezin izango da 4.000 eurotik beherakoa izan, ezta 200.000 eurotik gorakoa ere.

Laguntzen xedea

  • Zor-betebeharrak, 2021eko martxoaren 13a baino lehenagoko kontratu-konpromisoetatik eratorriak, 2021eko martxoaren 1etik maiatzaren 31ra bitartean sortuak, eta une honetan ordaintzeke daudenak.
  • Hornitzaileak eta hartzekodunak (lehentasuna), finantzarioak eta ez-finantzarioak, bai eta estali gabeko kostu finkoak ere.
  • Fakturen kasuan, zerga-oinarriaren zenbatekoarekin bakarrik emango dira laguntzak.
  • Eskabideak, errekerimenduak, jakinarazpenak eta gainerako izapideak eta kudeaketak bitarteko elektronikoen bidez bakarrik egingo dira.
  • Eskabide-eredua eta informazio guztia hemen eskura daiteke: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1200901
  • Eskaerak aurkezteko epea: 2021/07/05etik 2021/07/30era, 12: 00etan. Hala ere, zuzkidura ekonomikoa lehenago agortzen bada, eskaerak jasotzen amaituko da.
Kontsultatu hemen informazio osoa
Kaudimen zuzeneko laguntzaren laburpena
Ohiko galderak