MEC 2021. MERKATARITZA-ESTABLEZIMENDUAK MODERNIZATZEKO LAGUNTZEN PROGRAMA

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak MEC 2021 programaren deialdia egin du, merkataritza-establezimenduei eta zerbitzu jakin batzuei bultzada eta laguntza emateko, berrikuntzaren, kudeaketa-tresnen hobekuntzaren, azpiegituren eta merkataritza-ekipamenduaren bidez, kalitate eta lehiakortasun handiagoa lortzeko bide gisa, COVID-19ak sortutako ezohiko egoera kontuan hartuta.
EAEko merkataritza-establezimenduen eta zerbitzu jakin batzuen modernizazioa sustatzea berrikuntzaren bidez, kudeaketa-tresnak, azpiegiturak eta merkataritza-ekipamendua hobetuz, kalitate-maila eta lehiakortasun handiagoa lortzeko bide gisa, COVID-19aren pandemiak sortutako ezohiko egoera kontuan hartuta, gainera.

Norberaren konturako langileak edo autonomoak, sozietate zibilak eta ondasun-erkidegoak, eta mikro, enpresa txiki eta ertainak, baldin eta haien jarduera nagusia, negozio-bolumenari dagokionez, merkataritzakoa edo merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzuetakoa bada.

Baldintzak:

  • Jarduerak egoitza soziala eta zerga-egoitza EAEn izan beharko du.
  • Merkataritza- edo zerbitzu-establezimendua EAEn egon beharko da.
  • Honako JEZ hauetakoren batean aritzea eta alta emanda egotea: onartutako JEZen zerrenda.
  • Establezimenduan merkataritza- edo zerbitzu-jarduera bera egitea, eskaera aurkezten den egunean gutxienez urtebetez.

Honako hauek jotzen dira diruz lagun daitezkeen inbertsiotzat:

  • 2020/08/04tik 2021/06/26ra bitartean egindakoak.
  • Diruz lagundu daitezkeen aktiboen deskribapena argi eta garbi identifikatuta duten fakturekin batera, ez da kodetutako kontzepturik onartuko, eta horien zenbatekoa, BEZik gabe, 100 eurokoa edo hortik gorakoa izango da.
  • Dagozkien ordainketekin batera. 2.500 eurotik gorako ordainketak banku-transferentzia, banku-ziurtagiri edo ordainketa-laburpen bidez egiaztatuko dira. Dokumentu horietan argi eta garbi identifikatuko dira ordainketaren hartzailea eta igorlea.
Diruz lagun daitezkeen inbertsio motak:
  • 1. lerroa: Merkataritza-establezimenduaren irudia berritzea (inbertsioaren gutxieneko zenbatekoa: 4.000 €)
    • Saltokiaren barrualdea eta/edo kanpoaldea egokitzeko, berritzeko edo handitzeko obrak eta instalazioak, azaleraren egokitzapenari, banaketari edo irudia hobetzeari eragiten diotenak.
    • Energia aurrezteko edo eraginkortasunez erabiltzeko neurriak ezartzeko obrak eta instalazioak.
    • Mugikortasun murriztua duten pertsonen irisgarritasuna erraztuko duten oztopo arkitektonikoak kentzeko egindako erreformak.
    • Errotuluak eta toldoak erosi eta instalatzea.
    • Jarduera nagusiari lotutako altzariak eta makinak erosi, instalatu eta muntatzea.
    • Produktuak erakusteko ekipamendua eta altzariak erostea: erakusleihoak, erakusmahaiak, panelak, apalategiak, beira-arasak eta uharte erakusketariak (hoztuak barne), oholtzak, esekitokiak eta antzekoak.
    • Produktuak biltegiratzeko altzariak (eraginkortasun energetiko handiko hozkailuak barne).
    • Alarmak eta segurtasun-sistemak (gehienez 6.000 €).
    • Eraginkortasun energetiko handiko klimatizazio-ekipoak.
    • Merkataritza-jarduerarekin zerikusia duten espazio eta elementu komunak hobetzeko eta modernizatzeko inbertsioak, merkataritza-enpresa txiki eta ertainek partekatuak, besteak beste, hiriko merkataritza-gune batean integratuak, hala nola korridoreak, instalazio teknikoak, estalkiak, kanpoko fatxada, zerbitzuak edo zentrorako sarbideak, betiere gune horiek merkataritza-establezimenduen titularrak kudeatzen baditu, jabeen erkidegoaren araubidean.
  • 2. lerroa: Teknologia berriak eta berrikuntza sartzea (inbertsioaren gutxieneko zenbatekoa: 900 €)
    • Merkataritza-establezimenduaren kudeaketa hobetzeko ekipo informatikoak, aplikazio informatikoak eta kudeaketa-softwarea, betiere merkaturatze-prozesuetan integratuta badaude edo enpresa-kudeaketarako badira. Gehienez ere ekipo informatiko bat eta periferiko bat diruz lagunduko dira establezimendu bakoitzeko.
    • Merkaturatze-sistemak (web-orriaren garapena, online salmenta: ecommerce, scommerce, mcommerce eta antzekoak) edo merkataritza-establezimenduaren kudeaketa (bezeroak, hornitzaileak, etab.) abian jartzeko edo hobetzeko sortzea, garatzea eta ezartzea.
    • Puntako salmenta-terminalak eta produktuen kodifikazio-sistemak eta irakurketa optikoa.
    • Salgaien balantza elektronikoak.
    • Kutxa erregistratzaileak.
    • TicketBAI (TBAI) sistemarako fakturazio-softwarea ezartzea.
  • 3. lerroa: Higiene- eta osasun-baldintzak (inbertsioaren gutxieneko zenbatekoa: 900 €).
    • Lurruneztatzeko makinak, airea aireztatzeko eta arazteko sistemak, termometro digitala, gorputz-tenperatura neurtzeko ganberak, esterilizagailuak, alfonbra deskutsatzaileak eta antzeko ezaugarriak dituzten ekipamendua.
    • Ez dira kontuan hartzen maskarak, eskularruak, behin erabiltzeko mantalak eta beste material kontsumigarri batzuk.
Diruz laguntzeko, aktiboek baldintza hauek bete beharko dituzte:
  • Lehen aldiz erabili edo martxan jartzea.
  • Establezimenduaren aktiboan gutxienez bi urtez egotea. Higieniko-sanitarioak urtebete.
  • Eskatutako enpresak fabrikatu, egin edo garatu ez izana.
  • Inbertsio-proiektuak EAEn kokatu behar dira.

Ez dira diruz lagunduko:

  • Luminariak aldatzea, instalazio elektrikoa berritzeko inbertsio baten barruan integratuta ez badago.
  • Telefono mugikorrak.
  • Osasun-zerbitzuetarako edo zerbitzu profesionaletarako makineria espezifikoa.
  • Merkataritza-lokalak eta garraio-elementuak erostea.
  • Ekipamendua erostea leasing edo renting bidez.
  • BEZa, eta zerga, tasa edo kontribuzio guztiak.

Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 9.000 €-koa da establezimendu bakoitzeko.

Inbertsio onargarriaren gaineko dirulaguntzaren ehunekoa % 25ekoa izango da. Dirulaguntzaren ehunekoa honako kasu hauetan handitu ahal izango da (ehunekoa ezin izango da, inola ere, onartutako inbertsio osoaren % 40 baino handiagoa izan):
  • Bikaintasun-ziurtagiriak edo azken 5 urteetan Merkabide programan parte hartu izana: 2 puntu.
  • Inbertsioa 2. lerroan sartzen da: 2 puntu.
  • Titularrak edo gutxienez langile batek merkataritza-sektorearekin lotutako irakaskuntza arautuko tituluren bat du: 2 puntu.
  • Plantillaren erdia, gutxienez, mugagabea da: 3 puntu.
  • Plantillaren erdia, gutxienez, emakumezkoa da: 2 puntu.
  • Berdintasun Plana edo Lana eta Familia Bateragarri egiteko Plana du, edo Emakumeen eta Gizonen arteko Aukera Berdintasunerako Lankidetza Erakundea bada: 2 puntu.
  • Kontsumobideren arbitraje-sistemari atxikia: 3 puntu.
  • Eskualdeko edo gremioko merkataritza-elkarteren batekiko lotura, eta horren iraupena establezimenduan inbertsioak irauten duen denboraren berdina edo luzeagoa bada: 5 puntu.
  • Berriz Enpresa programari harrera: 2 puntu.
  • Establezimenduaren antzinatasuna:
    • 10 urte baino gehiago: 2 puntu.
    • 20 urte baino gehiago: 3 puntu.
  • Jendearentzako arreta euskaraz (Bai Euskarari edo Bikain ziurtagiria): 2 puntu.

Eskabideak aurkezteko epea 2021/05/27tik 2021/06/26ra bitartekoa izango da.

Eskaera eta gainerako izapideak bitarteko elektronikoen bidez egingo dira.

Hauek dira aurkeztu beharreko agiriak:

  • Eskabide-orria.
  • Faktura eta ordainagiriak.
  • NAN/IFK.
  • Enpresaren eskriturak eta ondorengo aldaketak.
  • Legezko ordezkaritza-ahalordea (ordezkaritza ematen bada).
  • JEZen bajen eta alten ziurtagiri historikoa.
  • Hirugarren interesdunaren alta-agiria.
  • Merkatarien elkarteko kide izatearen ziurtagiria.
  • Kalitate- edo bikaintasun-ziurtagiriak.
  • Merkataritza-sektorearekin lotutako lanbide-heziketa.
  • Diruzaintza Nagusiaren Altako Langileen Txostena (ALT).
  • Lana eta familia bateragarri egiteko plan bat egiaztatzea.
  • Enpresa-transmisioaren programa-ziurtagiria.

Bidali mezu bat info@aenkomer.com helbidera edo deitu 945 12 35 00 telefonora.

Informazio guztia esteka honetan ere aurki dezakezu:

MEC 2021 Agindua

MEC 2021 laburpen-fitxa