Gasteizko monumentu enblematikoen lore-apainketa
AENKOMER Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariek ostegun honetan, ekainak 3, aurkeztu dute Gure hiriko monumentu enblematikoenen lore-apainketa ekimena, Gasteizko Udaleko Ekonomia Sustatzeko Sailarekin duen lankidetza-hitzarmenaren esparruan. Hitzarmen horretan, gainera, hiriko tokiko merkataritza sustatzeko beste ekimen batzuk sartzen dira, urteko azken lauhilekoan abian jarriko ditugunak.
2020an, Florida parkea sortu zeneko 200. urteurrena zela eta, Arabako lore-saltzaileen kolektiboak parke horretako monumentuak apaindu zituen, eta ikusirik parkeak arrakasta handia izan zuela hirian eta jarduera-azpisektore horren aintzatespen profesionalean, berriz ere AENKOMERetik, beste jarduketa bat egitea eta gure hiriko monumentu nagusiak apaintzea planteatu genuen, herritarrak gure arkitektura-bitxiez gozatzera erakartzeko.
- Ibiltariaren eskultura
- Toreatzailearen eskultura
- Begiradaren eskultura
- Zeledonen eskultura
- Iqbal Masih Haur Pentsalariaren eskultura
Kontsultatu Prentsa Oharra informazio guztiarekin.