TICKETBAI-REN SOFTWAREA MARTXAN JARTZEKO LAGUNTZAK ARABAKO MERKATARITZA-SEKTOREAN 2022

Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sailaren laguntza honen helburua da TicketBai martxan jartzea 2022an Arabako merkataritza-sektorean. Helburua da autonomoen jarduera bultzatzea eta hurbileko merkataritzaren lehiakortasuna areagotzea.

  • Langile autonomoak. Gehienez 8 langile.
  • Sozietate zibilak edo ondasun-erkidegoak. Gehienez 9 autonomo.
  • Merkataritza-sozietateak. Enpresan gehienez ere 9 langilek parte hartzea.
  • Baldintza hauek bete behar dituzte:
    • Araban kokatutako salmenta-gune finko eta fisiko bat, gutxienez.
    • Zerga-egoitza Araban izatea.
    • Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzea.
Onartutako JEZ  hauetako batean alta emanda egon behar dute.
TicketBAIren betebeharra betetzeko beharrezkoak diren gastuak, 2021/11/01etik 2022/11/30era bitartean egindakoak:
  • Araba, Bizkaia edo Gipuzkoako Lurralde Historikoetako TicketBAI erregistroetan inskribatutako edozein software erosi, harpidetu, entregatu, eguneratu, berritu, instalatu eta ezartzea.

* EZ dira diruz lagunduko BEZa eta gainerako zeharkako zergak.

  • Laguntza jasotzeko eskubidea izateko diruz lagun daitezkeen gastuen gutxieneko zenbatekoa 400€ da.
  • Diruz lagundu daitezkeen gastuen laguntza-ehunekoa % 50ekoa izango da.
  • Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 1.000 €-koa izango da onuradun bakoitzeko.
  • Bateragarriak izango dira beste laguntza batzuekin, bai maila globalean, bai diruz lagundutako jarduera bakoitzaren mailan, baldin eta laguntzen baturak ez badu gainditzen diruz lagundutako jardueraren kostua.
  • Eskabidea aurkeztu ondoren laguntzaren bat lortzen bada, ahalik eta lasterren jakinarazi beharko da.
  • Hori baino lehenagoko laguntzaren bat jaso edo eskatu bada, eskabidean jaso beharko da.
  • Eskabide-inprimakia Egoitza Elektronikoan
  • Merkataritza-jardueraren eta TicketBAI softwarean egindako inbertsioen memoria
    • Sektorea, antzinatasuna, kokapena, langileak, egindako inbertsioa, abian jarri zen data…
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emateko inprimakia
  • Laguntza-eskaera aurkeztu aurreko urteko batez besteko plantillaren ziurtagiria (Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra)
  • Softwarearen inbertsioei dagozkien fakturak. Gastuak 15.000 eurotik gorakoak badira, aldez aurretik eskatutako 3 eskaintzak erantsi beharko dira.
  • Aurkeztutako fakturen egiaztagiriak.
  • Inbertsio bererako eskabidea egin izanaren edo beste diru-sarrera batzuk lortu izanaren justifikazioa.

Aurkezpenak iritsitako hurrenkeraren arabera egingo dira, aurrekontua agortu arte.

Kontsultatu HEMEN informazio guztia