ARABAKO MERKATARITZA-SEKTOREKO INBERTSIOEI AURRE EGITEKO LAGUNTZAK 2022
Arabako Foru Aldundiaren laguntza honen helburua da Arabako merkataritza-sektoreari laguntzea 2022ko ekitaldian Arabako merkataritza-sektorean egindako inbertsio-gastuei aurre egiteko, hurbileko merkataritzaren lehiakortasuna areagotzeko.
- Langile autonomoak. Gehienez 8 langile.
- Sozietate zibilak edo ondasun-erkidegoak. Gehienez 9 autonomo.
- Merkataritza-sozietateak. Enpresan gehienez ere 9 langilek parte hartzea.
- Baldintza hauek bete behar dituzte:
- Gutxienez salmenta-puntu finko eta fisiko bat Arabako merkataritza-etxabean.
- Hornidura-merkatuetan eta merkataritza-galeria pribatuetan integratutako establezimenduak barne.
- Egoitza soziala eta fiskala Araban izatea.
- Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzea.
- Gutxienez salmenta-puntu finko eta fisiko bat Arabako merkataritza-etxabean.
Onartutako JEZ hauetako batean alta emanda egon behar dute.
2021/11/01etik 2022/10/31ra bitartean diruz lagundu daitezkeen gastuak:
- Langileen eta bezeroen segurtasuna eta osasun-babesa:
- Manparak eta horien kokapena.
- Ateak automatikoki irekitzeko sistema.
- Osasun-segurtasunera egokitzeko lanak.
- Desinfekzio-sistema automatikoak eta higiene-neurriak bermatzeko beste sistema batzuk.
- Negozioen hobekuntza teknologikoa eta digitalizazioa eta online salmenta:
- Aplikazio informatikoak (softwarea), instalazioa eta ezarpena barne.
- TicketBAI softwarea kenduta.
- Informazioa eta osagarriak prozesatzeko ekipoak (ordenagailua, eskanerra, inprimagailuak, salmenta-puntuak, kode-irakurgailuak, etiketak, balantza elektronikoak…)
- Hobekuntza teknologikoen aholkularitza (diruz lagun daitekeen gehieneko oinarria 700 €)
- Web diseinuak.
- Aplikazio informatikoak (softwarea), instalazioa eta ezarpena barne.
* EZIN dira diruz lagundu ez tabletak, ez mugikorrak. Ekipo informatikoak salmenta-puntuan egon behar dira.
- Lokalaren ekipamendu fisikoa eta desgaitasuna duten pertsonentzako irisgarritasuna:
- Lokalak egokitzeko obrak.
- Jarduera garatzeko altzariak eta ekipamendua.
- Errotuluak, toldoak eta pertsianak.
- Marken erregistroa.
- Aholkularitza espezializatua.
- Irudi korporatiboa diseinatzea eta garatzea.
- Kanpotik sartzea errazten duten obrak.
- Ikusmen-, entzumen- edo ukimen-orientazioa errazten duten euskarriak.
- Informazioa brailez edo bisualki egokituta.
- Informazioa modu autonomoan eskuratzea posible egiten duten web teknologiak.
* Hainbat motatako inbertsioak aurkeztuz gero, eskabide bat inbertsio bakoitzeko. (Gehienez 3 eskatzaile bakoitzeko)
* EZ dira diruz lagunduko BEZa eta gainerako zeharkako zergak.
- Laguntza jasotzeko eskubidea izateko diruz lagun daitezkeen gastuen gutxieneko zenbatekoa 400 €da.
- Diruz lagundu daitezkeen gastuen laguntza-ehunekoa % 50ekoa izango da. Kreditua agortzen ez bada, % 70eraino handitu ahal izango da.
- Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 4.500 €-koa izango da onuradun bakoitzeko.
- Bateragarriak izango dira beste laguntza batzuekin, bai maila globalean, bai jarduera bakoitzaren mailan, baldin eta laguntzen baturak ez badu gainditzen diruz lagundutako jardueraren kostua.
- Eskabidea aurkeztu ondoren laguntzaren bat lortzen bada, ahalik eta lasterren jakinarazi beharko da.
- Hori baino lehenagoko laguntzaren bat jaso edo eskatu bada, eskabidean jasoko da.
- Eskabidea egiterakoan.
- Eskabide-inprimakia Egoitza Elektronikoan
- Merkataritza-jardueraren eta egindako inbertsioen memoria:
- Sektorea, antzinatasuna, kokapena, enplegatuak, inbertsioaren beharra eta aurreikus daitezkeen ondorioak eskatzailearen lehiarik onenari dagokionez.
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta ematea.
- Fakturak.
- Laguntza-eskaera aurkeztu aurreko urteko batez besteko plantillaren ziurtagiria (Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra).
- Langilerik kontratatu ez bada: enpresaburu gisa inskribatuta ez egoteari buruzko txostena edo kotizazio-kontuaren kodearen egoerari buruzko txostena.
- Eskatutako jardueretarako bestelako diru-sarrerarik lortu eta/edo eskatu bada, diru-sarreren edo eskaeraren justifikazioa.
- Sozietate zibilaren kasuan:
- Sozietatea eratzeko dokumentua.
- Parte-hartzaile guztiak Gizarte Segurantzan egunean daudela egiaztatzen duen ziurtagiria.
- Justifikazioa egiteko orduan: (2022ko azaroaren 2an amaituko da, 14: 00etan)
- Inbertsioen memoria. Obren kasuan, erantsi argazkiak.
- Hartzekoduna, zenbatekoa eta jaulkipen- eta ordainketa-data adierazten dituzten justifikazio-fakturen zerrenda.
- Bestelako diru-sarrerarik lortu bada, diru-sarrera horien justifikazioa.
- Eskabidean aurkeztu izanaren fakturen jatorrizkoa.
Irizpide hauen arabera baloratuko da:
- Merkataritza-lokala kokatuta dagoen toki-erakundeko biztanle-kopurua.
- Aurkeztutako inbertsio-mota.
- Plantillaren tamaina
- Dokumentazio guztia hasiera-hasieratik sartzea
Kontsultatu HEMEN irizpide bakoitzaren puntuazioak.
- Aurkezteko epea: 2022/02/19tik 2022/04/11ra, 14: 00etan.
- Aurkezpena modu elektronikoan egingo da, Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.
- Beharrezkoa da ziurtagiri digitalaren edo BAKQ sistemaren bidez identifikatzea. Lortu zure ziurtagiria
- Eskabideak ordezkari bidez aurkeztu ahal izango dira. Baimena
Informazio gehiago HEMEN