AENKOMERek Arabako 60 saltoki baino gehiago digitalizatu ditu CORE proiektuaren barruan

AENKOMERek diagnostiko bat lortu du Arabako saltokien heldutasun digitalari buruz, eta aholkularitza pertsonalizatua eman die digitalizazio-ibilbideak ezartzeko.

Doako online tresna baten bidez, AENKOMERek Arabako 60 saltoki baino gehiagoren diagnostikoa egin du, neurri handi batean honako sektore hauetakoak: Elikadura ( % 30), Pertsonen ekipamendua ( % 27) eta Aisia eta Kultura ( % 20). Gutxiago dira Etxeko hornikuntza ( % 14), Higiene eta Edertasuna ( % 6) eta Osasuna ( % 3) sektoreetako saltokiak.

Oro har, parte hartzen duten Arabako saltokien heldutasun digitalari buruzko alderdi hauek azpimarra daitezke:

  • Arabako saltokien heldutasun digitalaren maila (27,3/100) COREko gainerako bazkideena baino pixka bat txikiagoa da Espainian (37,3/100) eta Frantzian (42,3/100), eta horrek erakusten du sektore horrekiko eraldaketa digitalaren lana guztiz egokia eta beharrezkoa dela.
  • Puntuaziorik onenak honako arlo hauetan lortu dira: Komunikazioa eta online salmenta (36,5/100) eta Enpresaren eraldaketa digitala (30,5/100). Gehien landu behar diren arloak, berriz, Datuen eta markaren babesa (22,9/100) eta Bezeroekiko harremana eta haren jarraipena (19,2/100) dira.

Erantsitako dokumentuan heldutasun digitalaren diagnostikoetan lortutako emaitzei buruzko datu guztiak kontsulta daitezke.

COREn parte hartzen duten saltokiek AENKOMERen banakako laguntza jaso dute eraldaketa digitaleko ibilbide pertsonalizatuak definitzeko eta ezartzeko. Laguntza horretan, ad hoc gomendioak eman zaizkie eta hainbat tresna eta irtenbide digital inplementatu zaizkie. Besteak beste:

  • TicketBAIra egokitzeko programak,
  • RGPD betetzeko plataformak,
  • profilak sortzea eta eguneratzea Google My Businessen,
  • sare sozialetan profilen kudeaketa sortzea edo hobetzea,
  • WhatsApp Business erabiltzea,
  • merkataritzaren web-orria sortzea edo hobetzea,
  • e-mailing tresnak inplementatzea.

Parte hartu duten saltokiek CORE proiektuak eragin positiboa izan du komunikazioan eta lineako salmentetan, bezeroarekiko harremanean, enpresaren eraldaketa digitalean eta datuen babesean.

Eraldaketa digitalaren prozesu horri esker, saltokiek hobeto uler ditzakete digitalizazioak beren negozioarentzat dituen interesa eta erronkak, gero eta konektatuago dauden bezeroen itxaropenak hobeto ase ahal izateko.

Informazioa jaso edo proiektuan parte hartu nahi duten saltokiek www.interreg-core.eu/ sisteman eman dezakete alta edo AENKOMERekin harremanetan jarri 945 12 35 00 telefonoan edo posta elektronikoan. info@aenkomer.com

AENKOMER CORE proiektuaren parte da, Lurraldeko txikizkako enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzeko, digitalizazio-tresnak erabiliz. Gainera, proiektu honek txikizkako merkataritza-sektoreak gizarte-, kultura- eta hiri-antolamenduko motor gisa duen garrantziaz sentsibilizatu nahi du.

Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) % 65a finantzatzen du, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) programaren bidez. POCTEFAren bidez finantzatutako proiektu guztien helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaldeko integrazio ekonomikoa eta soziala indartzea da. AENKOMERez gain, hauek dira proiektuaren bazkide eta laguntzaile: Gipuzkoako Merkatariak, Iruñeko Udala, Paueko Merkataritza Ganbera, Tolosako Merkataritza Ganbera, Tolosako Udala, Eurecat Fundazioa eta ESTIA. Bartzelonako Udalak, Teruelgo Hirigune Historikoko Merkatarien Elkarteak eta Paueko Merkataritzako Goi Eskolak laguntzaile gisa parte hartzen dute.

CORE PROIEKTUAREN EMAITZAK