ARABAKO MERKATARITZA-SEKTOREKO INBERTSIOEI AURRE EGITEKO LAGUNTZAK 2023
Arabako Foru Aldundiaren laguntza honen helburua da Arabako merkataritza-sektoreari laguntzea, 2023ko ekitaldian, Arabako merkataritza-sektorean egindako inbertsio-gastuei aurre egiteko, hurbileko merkataritzaren lehiakortasuna areagotzeko.
- Langile autonomoak. Gehienez 8 langile.
- Sozietate zibilak edo ondasun-erkidegoak. Gehienez 9 pertsona autonomo.
- Merkataritza-sozietateak. Enpresan gehienez ere 9 langilek parte hartzea.
- Aurreko guztiek honako baldintza hauek bete behar dituzte:
- Gutxienez salmenta-puntu finko eta fisiko bat Arabako merkataritza-etxabe batean.
- Hornidura-merkatuetan eta merkataritza-galeria pribatuetan integratutako establezimenduak barne.
- Egoitza soziala eta fiskala Araban izatea.
- Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzea.
- Onartutako JEZ hauetako batean alta emanda egon behar dute.
- Gutxienez salmenta-puntu finko eta fisiko bat Arabako merkataritza-etxabe batean.
Onartutako JEZ hauetako batean alta emanda egon behar dute.
Diruz lagunduko dira 2022/11/01etik 2023/10/31ra bitartean egindako inbertsioak*:
- Negozioen hobekuntza teknologikoa eta digitalizazioa eta online salmenta:
- Aplikazio informatikoak (softwarea), instalazioa eta ezarpena barne.
- TicketBAI softwarea kenduta.
- Informazioa eta osagarriak prozesatzeko ekipoak: ordenagailua, eskanerra, inprimagailuak, salmenta-puntuak, kode-irakurgailuak, etiketak, balantza elektronikoak… (ekipo informatikoak saltokian egon behar dira).
- Telefono mugikorrak eta tabletak kenduta.
- Hobekuntza teknologikoen aholkularitza (diruz lagun daitekeen gehieneko oinarria 700 €)
- Web-orriak sortzea (diseinua barne)
- Aplikazio informatikoak (softwarea), instalazioa eta ezarpena barne.
- Lokalaren ekipamendu fisikoa eta desgaitasuna duten pertsonentzako irisgarritasuna:
- Lokalak egokitzeko obrak.
- Jarduera garatzeko altzariak eta ekipamendua.
- Errotuluak, toldoak eta pertsianak.
- Marken erregistroa.
- Aholkularitza espezializatua.
- Irudi korporatiboa diseinatzea eta garatzea.
- Kanpotik sartzea errazten duten obrak.
- Ikusmen-, entzumen- edo ukimen-orientazioa errazten duten euskarriak.
- Informazioa brailez edo bisualki egokituta.
- Web teknologiak, informazioa modu autonomoan eskuratu ahal izateko.
* Eskabideak aurkezteko epea 2023/03/31n amaituko da. Egun horretatik 2023/10/31ra bitartean egin beharreko inbertsioen kasuan, eskabidean aurrekontuak aurkeztuko dira, fakturen ordez.
* Hainbat motatako inbertsioak aurkeztuz gero, eskabide bat inbertsio bakoitzeko.
* EZ dira diruz lagunduko BEZa eta gainerako zeharkako zergak.
* Hainbat motatako inbertsioak aurkeztuz gero, eskabide bat inbertsio bakoitzeko.
* EZ dira diruz lagunduko BEZa eta gainerako zeharkako zergak.
Zenbatekoa:
- Laguntza jasotzeko eskubidea izateko diruz lagun daitezkeen gastuen gutxieneko zenbatekoa 400 €da.
- Diruz lagundu daitezkeen gastuen laguntza-ehunekoa % 50 eta % 70 artekoa izango da.
- Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 4.500 €-koa izango da onuradun bakoitzeko.
Bateragarritasuna:
- Bateragarriak izango dira beste laguntza batzuekin, bai maila globalean, bai jarduera bakoitzaren mailan, baldin eta laguntzen baturak ez badu gainditzen diruz lagundutako jardueraren kostua.
- Eskabidea aurkeztu ondoren laguntzaren bat lortzen bada, ahalik eta lasterren jakinarazi beharko da.
- Aurreko laguntza bat jaso edo eskatu bada, eskabidean jasoko da.
- Eskaera egiterakoan
- Eskabide-inprimakia Egoitza Elektronikoan.
- Merkataritza-jardueraren eta egindako inbertsioen memoria:
- Sektorea, antzinatasuna, kokapena, enplegatutako pertsonak, inbertsioaren beharra eta aurreikus daitezkeen ondorioak eskatzailearen lehiakortasunaren hobekuntzari dagokionez.
- Alta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (ofizioz egiaztatzearen aurka eginez gero).
- Aurrekontuak eta/edo fakturak.
- Laguntza-eskabidea aurkeztu aurreko urteko batez besteko plantillaren ziurtagiria (Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emana).
- Langilerik kontratatu ez bada: enpresaburu gisa inskribatuta ez egoteari buruzko txostena edo kotizazio-kontuaren kodeko egoera-txostena.
- Eskatutako jardueretarako bestelako diru-sarrerarik lortu eta/edo eskatu bada, diru-sarreren justifikazioa edo eskaera.
- Sozietate zibilen kasuan:
- Sozietatea eratzeko dokumentua.
- Parte-hartzaile guztiak Ogasunean eta Gizarte Segurantzan egunean daudela egiaztatzen duen ziurtagiria.
- Justifikazioa egiterakoan (2023/11/02 14: 00etan amaitzen da)
- Inbertsioen memoria. Obren kasuan, erantsi argazkiak.
- Hartzekoduna, zenbatekoa eta jaulkipen- eta ordainketa-data adierazten dituzten justifikazio-fakturen zerrenda.
- Bestelako diru-sarrerarik lortu bada, diru-sarrera horien justifikazioa.
Irizpide hauen arabera baloratuko da:
- Merkataritza kokatzen duen toki-erakundeko biztanle-kopurua.
- Aurkeztutako inbertsio-mota.
- Plantillaren tamaina
- Dokumentazio guztia hasiera-hasieratik sartzea
Kontsultatu HEMEN irizpide bakoitzaren puntuazioak.
- Aurkezteko epea: 2023/02/22tik 2023/03/31ra, 14: 00etan.
- Aurkezpena modu elektronikoan egingo da, Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.
- Beharrezkoa da ziurtagiri digitalaren edo BAKQ sistemaren bidez identifikatzea. Lortu zure ziurtagiria.
- Eskabideak ordezkari bidez aurkeztu ahal izango dira. Baimena.
Informazio gehiago HEMEN