Arabako Merkataritza eta Zerbitzuen sektorearentzako AENKOMER sarien deialdia

Aurten ere, AENKOMER Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariek “ARABAKO MERKATARITZA ETA ZERBITZUEN SEKTOREARI EMANDAKO AENKOMER Sarien deialdia egin zuten, gure enpresak eta sektoreko kideak jarduera-arlo guztietan egiten ari diren lana baloratzeko.
Baloratutako kategoriak honako hauek izan ziren:

  • BERRIKUNTZA saria.
  • ENPRESA IBILBIDEA saria.
  • LANDA MERKATARITZA TRADIZIONALAREN saria
  • EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEKO saria

Sari hauetarako hautagaitzak aurkeztu ahal izateko, jarraian inprimaki eredu bat bidaltzen dizuegu, zuen hautagaiak aurkezteko aukera izan dezazuen, baita deialdiaren oinarriak ere.

Hautagaitzak baliozkotzat jotzeko, gutxienez orrialde bat eta gehienez bi eduki behar ziren hautagaiekin batera. Orri horietan, hautagaiak saria merezi zuela uste zenuteneko merezimenduak eta arrazoiak azaldu behar ziren.

Aurkeztutako hautagai-zerrenden artean, sektorearekin zerikusia duten pertsonek eta AENKOMER-eko kideek osatutako epaimahai batek zehaztuko lituzke aurtengo irabazleak.

Zuen hautagaitzak 2017ko maiatzaren 8a baino lehen helarazteko eskatzen genizuen, bide hauen bidez:

  • Fax: 945 12 35 02
  • Posta elektronikoa: info@aenkomer.com
  • Posta arrunta: Aiztogile kalea, 61. 01001. Vitoria-Gasteiz.
  • Berrikuntza saria: 2ados, Komunikazio Globala eta Ekitaldien Antolaketa.
  • Enpresa ibilbideari saria: Aranoa Zapatak.
  • Landa merkataritza tradizionalaren saria: Torres okindegia.
  • Euskararen erabilera sustatzeko saria: Errota Hortz Klinika.

Dokumentazioa

oinarriak
Sarituak