Arabako udaberriko erakusleihoen IV. lehiaketa

AENKOMERek (Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariak) erronkak hartzen jarraitzen du eta sektorea motibatzen saiatzen da, gehien behar duen unean. Horregatik, laugarren urtez jarraian, Arabako Udaberriko Erakusleihoen IV. Lehiaketa jarri genuen abian, zure merkataritza sustatzen jarraitzeko eta erakargarriagoa egiteko ideia bat planteatzeko asmoz.

Ekimen horien bidez, merkataritzaren irudi bizia eta dinamikoa eman nahi dugu, eta, gure ustez, ekintza horiek, merkataritza-ingurunea dinamizatzeaz gain, profesionalizazio-maila handia erakusten dute, eta hori funtsezkoa da gaur egun. Horregatik, oso garrantzitsutzat jotzen dugu zure parte-hartzea.

Lehiaketa honetan Arabako saltoki guztiek har zezaketen parte.

Horretarako, 945 12 35 00 telefonora deitu edo helbide elektronikora bidali behar zuten: administracion@aenkomer.com eta inskripzio-fitxa beteta entregatu, izena emateko kuotaren frogagiriarekin batera, apirilaren 26a baino lehen (federatu gabeko establezimenduak badira).

Izen-ematea doakoa zen federatutako establezimenduentzat, eta 40 € + BEZa-ko kostua zuen, federatu gabekoentzat.

  • BOZKETA TEKNIKOA                                   
    • Lehenengo saria: 1.000 € + plaka + 1.500 € espezieko publizitatea Diario de Noticias de Álava-n.
    • Bigarren saria: 600 € + plaka + 1.500 € espezieko publizitatea Diario de Noticias de Álava-n.
    • Hirugarren saria: 400 € + plaka + 1.500 € espezieko publizitatea Diario de Noticias de Álava-n.
  • Euskara erakusleihoan sartzea saria: 300 € + plaka + 1.500 € espezieko publizitatea Diario de Noticias de Álava-n.
  • BOZKETA POPULARRA
    • Lehenengo saria: 300 € + plaka + 1.500 € espezieko publizitatea Diario de Noticias de Álava-n.
  • BOZKETA TEKNIKOA                                  
    • Lehenengo saria: Saint Tropez
    • Bigarren saria: Elkar
    • Hirugarren saria: Kendas
  • Euskara erakusleihoan sartzea saria: Elkar 
  • Herri-bozketaren saria: Foto Ikatz

Dokumentazioa

oinarriak
sarituak